Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parrilla (29 agerraldi, 13 liburu eta 3 artikulutan; orobat parrila 11 agerraldi, 6 liburu eta 4 artikulutan) 1 iz burdin hari paraleloz osaturiko tresna giderduna, janariak suan prestatzeko erabiltzen dena. ik grisela; arranparrila.

Nahiz eta bero handiko eguna izan, sua bizi-bizi zegoen parrillan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 209. orr.

Arraina, haragia, txorizoak parrilan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 51. orr.

Argazkiaren angelu batean, haragia erretzeko parrilla ikusten da, dena ketan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Labean erretako oilaskoaren erdia baino gehiago, saiheski parrilan egindakoa lepo, eta zazpi talo, esne katilukada banarekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 113. orr.

Parrillan erre ondoren.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.

Hirugiharrari parrillan lakoxe kea eta erre usaina atera zitzaizkion gorputz erreari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.

Gaur ez da parrillarik behar txitxarroak erretzeko, ezta ikatzik ere; erretiluan utzi eta berez egingo dira.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 54. orr.

Parrilla eta plantxaren erabilera pixkanaka galtzen joango da, erabilera horrek eragin omen ditzakeen minbizi eta gainerako gaitzak direla-eta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 47. orr.

Bigarren ate bat daukate ziegok barru aldetik, burdinazko hagaz egina, parrillaren antzeko bat, elektronikoki irekitzen dena.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ikatz parrilla menderatzea ez da samurra.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.

3 irud/hed

Trenean maleta parrillan jarri eta bata bestearen alboan eseri gara Gorria eta biok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.

Bruselatik Lille igarota Bordelera naraman TGVko parrillan doa.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 61. orr.

Suginak begikeinu alaia egin zidan eta gero palarekin ikatza botatzen hasi zen, lehenbizi atzera botatzen zuen, parrillara, gero erdira zirrizarra, eta azken palakadarekin ikatza parrillaren ertzeraino ailegatu zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.

Bizikletaren parrilan, berriz, pakete borobil susmagarri bat bazkabelar pilo batean bildua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 98. orr.

4 auto lasterketetako pistan, irteera gunea, lurrean laukiak markaturik dituena.

Igande goizean irtengo dira 1 Formula parrilan diren hogei autoak, okerrik ezean, tituluaren bila.  Berria - Kirola   2004-03-05

Gidari moduan, uste dut parrilako onena naizela. Tximino arriskutsuei bezala ematen digute jatekoa, gehienetan azpila parrillaren beheko trangapetik lerratuz.  Berria - Kirola   2004-06-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus