Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parrastada 1 iz kopuru handia.

Hermionek edabearen parrastada on bat atera zuen edalontzi bakoitzera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

Parrastada ozen bat entzun zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 101. orr.

Hitz hanpatuzko parrastada batez jarraitzen zuen. -Parrastada bat botatzera noa, Jon, besteko barik, joder!  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Gerri gainak lasatzen sentitu zituen parrastada bota ahala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 152. orr.

Parrastada gorrail batean bere biziaren odol guztiaz korrok egin, eta lurreko hilezkortasunaren lozorrora bildu zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 73. orr.

Parrastada guztia aurrezteko gogoz zebilen, dudarik gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 146. orr.

Hor gabiltzak hitza hitzari josi eta parrastadan boteaz, denen gustua egin nahian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

Arrazoiak, purrustadaz eta parrastadaz gatzozpinduak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero dutxaren ur parrastadaren hotsa baino ez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 210. orr.

Leherketa zakar bat sumatu nuen neure eskuinean, eta lur-parrastada batek neure aurpegiaren kontra jotzen zuela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 249. orr.

Elkarren arteko loturarik gabeko hitz parrastada bat paratzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 218. orr.

Stephen sasi-japonierazko hitz parrastadak botatzen hasi zen, "japoniar" keinuz lagundurik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.

Santosek Fonsecaren berri eman zionetik noiz ahoratu zain zeukan galdera-parrastada egin zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 80. orr.

-Konforme, polit hori, txarrean nahi badun, txarrean -diotso neskari, garagardo parrastada bat burutik behera boteaz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 23. orr.

Gain hartan, plaza ikaragarri haren inguruko hiribideetatik haize parrastada handiak zetozen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Gauza barregarriagorik ez dago hamaika urteko eskola-umez betetako gela batean haize-parrastada zaratatsu bat baino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Zira barregarria [...] logelan utzi eta derrigorrezko txiza parrastada bota ondoren eseri zen mahaira.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 40. orr.

Eguna, argi parrastada zuri baten antzo, gora zetorren Rambuteau kalearen amaieratik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 412. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus