Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parodiatu, parodia(tu), parodiatzen du ad parodia egin.

Moussaouik Bruce Springsteenen Born in the USA (AEBetan Jaioa) kanta ezaguna parodiatu zuen, Burn in the USA (AEBetan Erre) abestuta.  Berria - Harian   2006-04-13

Gero, mila aldiz parodiatua zein erridikulizatua izan den zerbait egiten nuen: orri zuri bat hartu eta bere izena idatzi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Umeak, eliza zabalik ikusirik, atarian jarrita zeuden ahots gorarik kantari, eskarnioz eta algara handitan parodiatuz meza eta bezperak, aldareko apeza eta koruko txantreak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 170. orr.

Arestiren poemak menditik ebanjelio berria predikatzera jaisten den profeta parodiatzen du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.

1980ko hamarkadan, dagoeneko, Andres Nagelek Oteizaren "Kutxa Metafisikoak" ederki parodiatu zituen, basapiztien irudiak barne zituela egindako kaiolekin.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus