Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parkinson (orobat parkintzon g.er.) iz nerbio sistemari erasaten dion gaitz degeneratiboa, dardarak eta giharren zurruntasuna ezaugarri dituena.

Gaur egun, jainkoek abandonaturik, eri dago: "parkinson" eritasuna dauka.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 288. orr.

Parkinsonen gaitzaren aurkako Nazioarteko Eguna da gaur.  Berria - Gaiak   2004-04-11

Parkinson gaitzaren larritasuna neurtzeko sistema berria.  Berria - Gaiak   2004-02-15

Lau milioi lagunek dute parkinsona mundu osoan.  Berria - Gaiak   2004-04-11

Gorputza bihurritzen zitzaidan, ibilera baldartu zitzaidan, parkinsona banu bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.

Parkinsona dutenengan ere ikus daitezke noizean behin irudipen eta premia antzekoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.

Giharretako zurruntasuna da parkinsonaren beste sintoma nagusietako bat.  Berria - Gaiak   2004-04-11

Oso bestelakoa da, aldiz, parkinson nahiz korea gaixotasunekin gertatzen dena: gaitz horiek ez dira nortasunaren edo borondatearen zatitzat hartzen, gaixotasuntzat, gaixoaren nortasunaz kanpokotzat baizik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.

Bildutako dirua parkinsonaren kontra erabiliko da.  Berria - Kirola   2006-01-06

Parkinson hereditarioaren Park8 aldaera eragiten duen gene bat identifikatu du [...] ikertzaile talde batek Euskal Herriko lau familiatan.  Berria - Gaiak   2004-10-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dute parkinsona (4); parkinsona duten (4)

parkinsonen gaitza (7); parkinsonen gaitzaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus