Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pareko 1 izlag parean dagoena. ik pare 7.

Pareko etxeko bebarruan gora polizia lerro bat igo zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 197. orr.

Kalerantz abiatu zen, eta urratsa biziagotu zuen pareko espaloira jotzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

Errepidetik joan gintezkeela esan nahi zuen, gero, auzune berria eraikitzen ari ziren esparrutik, errekaren pareko bidea hartu eta bere etxeraino jarraitzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.

Eta haiekikoak amaitu zituelarik, pareko hormakoengana jo zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.

Bakarrik dagoenean, leihoan geratzen da batzuetan, pareko etxeei begira, eta konturatu da neska bat hasi dela hor aurrean bizitzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 198. orr.

Botila ardoa zuen pareko mahaitxoan eta eskuan edalontzia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 28. orr.

Orduan ikusi dut itxura garai eta larderiatsuko gizona, zuzenean guganantz zetorrela pareko eraikinetik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 65. orr.

2 (hitz elkarkuetan bigarren osagai gisa)

Taberna pareko balkoipean babesturik, zigarro bat piztu nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

Gaueroko kontua bihurtu zen bere etxe pareko bikotearen zelata.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.

Gure etxe pareko etxeko leihoetan urregorrizko errainu doi bat.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 134. orr.

Bi mahai harago aritzen da lanean, eta elkarrekin hartzen dute hamaiketakoa, beste zazpi lagunekin, lantoki pareko kafetegian.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 31. orr.

Bi ordu baino gehiago neramatzan, barra pareko jarleku garaitik ikararik egin gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Ispilua pitzaduraz beteta dagoela erreparatzen da, eta pitzadurak Hausterren bekoki pareko puntu batetik alde guztietarantz zabaltzen direla.     «Kuskue tanden», 2004 - 128. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean)

-Bihotzaren pareko orno batean... hernia bat...     «Kuskue tanden», 2004 - 80. orr.

San Telmo kaleko 13aren pareko etxartetik ezkerretara begiratuz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 49. orr.

Entzun zuten lehenengo gauza bagoi txiki baten txistu dardarati bat izan zen, ferryaren sarrera-gunearen pareko espaloi-ertzetik zetorrena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 117. orr.

Hotelaren pareko parkean ezkutaturik itxaron diot.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 114. orr.

Katedralaren pareko plaza handia eta kalexkak gerrak suntsiturik oraindik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 179. orr.

• 4 izond kidekoa.

Mundua ezagutzea eta nork bere burua ezagutzea eginkizun parekoak zirela, alegia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 150. orr.

Keynesek zioen bezala, sarrerak aurrezteko arrazoiak (zuhurtzia, aurreikuspena, handinahia, harrotasuna edo zikoizkeria) eta kontsumitzeko arrazoiak (gozamena, aurreikuspenik eza, eskuzabaltasuna, burugabekeria, handikeria eta nabarmenkeria) oso parekoak izaten dira sarritan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Kasu horretan, ontzat ematen badugu parekoa dela ezagunen kopurua, parekoak izan daitezke pertsona kopuru bertsuarekin topo egiteko aukerak ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 162. orr.

Gizartean guztientzako aukera parekoak izanik, gizaki batzuek bere lanaren indarra eta kemena dela medio, emaitza hobeak ateratzen badituzte, horren ondorioz sortuko liratekeen desberdintasunek izango lukete bai ekonomikoki bai etikoki justifikazio sozialik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 281. orr.

Gauza franko dauzkate parekoak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 103. orr.

· Jainkoa kosmosaren parte bezala ikus dezakegu, beste adimen bat bezala, parekoen artean lehenengoa edo.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

• 5 izlag (-en atzizkiaren eskuinean) ik pare 6.

Olinpok ez du sekula haren pareko jainkosarik sortu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 75. orr.

Beraz, norbaitek hemen sei mila ale saltzen baditu, horren parekoa litzateke Espainian 480.000 inguru ale saltzea, euskaldun bakoitzeko 80 erdaldun baitaude estatu osoan, -Ez zait iruditzen zure pareko arerioa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 54. orr.

Paradisuaren pareko uharte batean geunden biok.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.

Sistema horrek ez du bihotzaren pareko ponparik, eta motel samar mugitzen da linfa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

Burua goratu eta Ismail Agari begiratu zion su-txingarren pareko begiekin.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.

Jakitearen sistema zuhaitz baten pareko ei da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Hiru mastako ontzi baten bela nagusiaren pareko pantaila handia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Nire adin modukoei entzutea aski da konturatzeko nonahi zeudela San Marcial ikastetxearen infernuaren pareko infernuak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 25. orr.

Gai zen pareko trebetasunez lantzeko burdina zein zura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 89. orr.

Zulo beltzen pareko halako indar desagerrarazle bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.

Kurduen irratian, ahots batek olerki bat esaten zuen, gure mendien paradisuaren pareko edertasunaz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 61. orr.

Kafea estoldako uraren parekoa da hemen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 20. orr.

Emazte jatorra senarraren koroa, emazte lotsagabea minbiziaren parekoa.  Elizen arteko biblia   EsZ 12,4

Liburua jogurtaren pareko zerbait bihurtu da: produktu bat. zirrara izugarria eragiten bazioten ere, holografien parekoak ziren ikuspenok, zehaztasun handikoak eta hiru dimentsiokoak baitziren aldi berean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 406. orr.

Argizarizko madari ongi itxuraturiko bat sartu genuen benetako fruten artean; tamainaz eta kolorez benetakoaren hain parekoa izanik, erabat engainatu zituen ikustunak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Planeta horretako egun bat Lurreko 176 egunen parekoa da, eta urte bat, berriz, Lurreko 59 egunen parekoa.  Berria - Gaiak   2004-08-03

• 6 adlag/pred (-en atzizkiaren eskuinean)

Tasmaniako otsoaren pareko sentitzen nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 208. orr.

Alabaina Nafarroa Behereak ematen zion inguruko erregeen pareko agertzeko manera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.

Gizaki oro belarraren pareko da, haren edertasuna landako lorearena bezalakoa: ihartzen da belarra, erortzen lorea. Koralak baino bikainagoa da, gauzarik baliotsuena ere ez da beraren pareko.  Elizen arteko biblia   1 P 1,24

Aldizkako egoerak izatea irrikatu behar dugu, hots, existentziaren pareko bihurtzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

Gaztaina koloreko azal distiratsua zen harena, Sigriden adatsaren pareko, nire begi gazte-amets goseetan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 97. orr.

Sumin betean zegoen, barrena husten ari den emakume baten pareko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

• 7 iz (musean) ik pare 4.

Gerta zekizkiokeen joko guziak pasatu zitzaizkion eskuetatik hiru errege eta parekoek hordago botatzen handian, dobleak bi errege eta bi astorekin, hogeita hamaika eskutik medeekin...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 69. orr.

8 ez-pareko izond

Molekulak eta zelulak ez dira ez pareko eta ez ez-pareko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 138. orr.

9 pare-pareko ik pare 22.
10 parez-pareko ik pare 33.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus