Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agur t'erdi, gidari paregabe. Herria 2002-10-17
Gizon paregabe haren bizitegia aztertzea interesatzen zitzaion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 442. orr.
Halako batean bi izaki paregabe agertu ziren holograma urdinetik paraje hartako argi motelera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 101. orr.
Maisu miragarri eta paregabe hura. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.
Gustu paregabea duzu, hori ez dut ukatuko. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 96. orr.
Alan Ladd hura tipo benetan berezia zen, eta axolagabe paregabe baten gibelak zituen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 38. orr.
Gogol eleberrigile eta antzerkigile paregabea izan zen, eta berebiziko eragina izan zuen Errusiako literaturan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.
Hogoita zenbait mende honetan guziz famatua dagoen toki paregabe batean. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 57. orr.
Hizpide bihurtu zen Donostiaren inguru paregabearena. «Kuskue tanden», 2004 - 61. orr.
Aurpegia ere aldatu zaio, eta gaztaro lore paregabe hura, pittin bat ximeldu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 307. orr.
Eguraldi paregabea egokitu zitzaien. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.
Bere jakitate haundia iturri pare gabetik hola ixuriko zuena, eskolan bezala eskolatik kanpo, entzulearen xoramendua eginez orozbat. Herria 2001-09-27
Gazte-guneetan gazte-musika entzuten, gazte-gaiak sakonki lantzen eta garatzen, gazte-solairuetan gazte-merkatuaren aukera paregabeez libreki baliatzen.Ezin, bada, Mikelek eskaintzen zidan egokiera paregabe hura alferrik galdu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.
Lirikotasun paregabea eransten dio Kemalek bere lanari. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 10. orr.
Plazer handia ematen zidan ateen atzean gauzak egiten ibiltzeak hain modu arriskutsuan, hain modu paregabean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.
Beraien anbibalentzia moral tragikoak gai paregabe bihurtzen dituela poesiarako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.
Zeharo liluratuta, trumoiek, euriak eta haizeak paraje paregabe hartan sorturiko sinfonia entzun zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 62. orr.
Paregabea da Jainkoa bere indarrean. Elizen arteko biblia Jb 36,22
Klitoria, plazer emaile paregabea, naturaren asmakizun zoragarria, emakumeen plazeraren gunea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.
Egin berriak omen zituen, paregabe gainera, fiskal izateko azterketak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 136. orr.
Israelen Jainkoa paregabe handi. Elizen arteko biblia Is 40,12 tit
Erdian jauregi bat zegoen, biziki handia eta paregabe ederra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 418. orr.
Xaharra zen paregabeko indar hura adierazteko gauza zen bakarra. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 35. orr.
Ibili ziren, egunsentiraino, paregabeko edertasuna zuen xoko batean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.
Anitz gogoeta luzeen ondotik erabaki dut, azkenean, zure paregabeko bihozberatasun zinez kristauari dei egitea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.
Hala ere, Bordak lantzean behin paregabeko baikortasun tximistez ere argitzen gaitu ezustean. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 40. orr.
Ziurrenik ez zegoen mundu osoan, Egutxi salbu, dotorezia paregabeko hura ezagutzen zuen beste pertsonarik. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.
Sentikortasun paregabeko tresna optiko bat da begia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.
Orduan topo egin behar izaten zuen sakonera paregabeko begirada irmo harekin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 53. orr.
Mendi haietako emakumeak behinik behin edertasun paregabekoak ziren, ikaragarri segailak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.
altxor paregabe (12); altxor paregabe bat (7); aukera paregabe (3); erakasle paregabe (3); lan paregabe (3); paraje paregabe (3); toki paregabe (3)
adibide paregabea (4); altxor paregabea (11); aukera paregabea (117); aukera paregabea dela (7); aukera paregabea du (5); aukera paregabea dugu (4); aukera paregabea ematen (5); aukera paregabea eskaintzen (3); aukera paregabea galdu (12); aukera paregabea izan (11); aukera paregabea izango (3); distira paregabea (3)
egiteko aukera paregabea (8); emaile paregabea (3); erraztasun paregabea (3); etekin paregabea (6); etorkizun paregabea (3); ezagutzeko aukera paregabea (4); giro paregabea (4)
ibilbide paregabea (3); ikuskizun paregabea (7); ikuskizun paregabea eskaini (3); ikusteko aukera paregabea (3); kantari paregabea (3); laguntza paregabea (8); leku paregabea (5); leku paregabea da (3); lortzeko aukera paregabea (4); maila paregabea (6); maila paregabea erakutsi (4)
parada paregabea (9)
toki paregabea (4); zer altxor paregabea (3); zinez paregabea (4)
aukera paregabeak (10); aukera paregabeak izan (3)
modu paregabean (3)