Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskuburdinak hik paratuko dizkiok? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.
Aparkatzea galaraztearren Udalak paratutako jardineretariko batera hustu nuen sabela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Afixak paratu dituzte: "Kamaradak...!". Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 28. orr.
Neskatila jantziak paratzen zizkion, andrakiletak ematen zizkion, neska balitz bezala mintzatzen zitzaion. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 99. orr.
Esku bat paratu zuen osaba Jeffen sorbalden gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 154. orr.
Taxistak fardelak paratuak zituen maletegian eta kotxe gainean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 95. orr.
Gasa bildu bat paratu zidan azalaren eta haragiaren artean, "jarioari eusteko", azaldu zidanez. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 180. orr.
Egun batez, salmenta oholtxoetan, gorteko jaun-andrerik ezagunenen izenak paratu zituen esleituriko oilar, arraia eta berdelen parean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.
Izengoitia paratu zidan: "Nabarrenkoxeko zezenkoa". Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 209. orr.
Evak begi berde ilunak paratu zituen Idoiaren keinu iheskorretan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 147. orr.
-Isuna paratzen badidate, hiretik pagatuko diagu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Paratzen dizkioten oztopoak ez baitira nolanahikoak. Berria - Euskal Herria 2004-09-12
Ongi zagon, baina orduan baldintza bat paratuko dinat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 353. orr.
Lehengo fraide berberak edo beste fraide batek paratu du mintzaldia latinez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 237. orr.
Mahaia paratzeko astia izanen dute agian! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.
Alemanek demokratikoki paratu zuten tronuan Hitler. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 44. orr.
Muxarra batzuk geneuzkan erretzen paratuak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 160. orr.
Gerorako uzten ibili da, hilabeteetan, orri zuriaren aurrean jarri beharko zueneko unea, lehenbiziko nota jo beharko zuenekoa, eltzea sutan paratzekoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.
Martxan jarri dute irrati nazionala abian paratzeko proiektua. Berria - Harian 2005-06-01
Autoa martxan paratu zuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 229. orr.
Gizonek, neke handiz, Errebantxa igeri paratzea lortu zuten; eta Stede Bonnet maiorra, bere lehen konkistak puzturik, itsasora irten zen ostera. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.
Loreak erorita zeuden, eta ondo paratu ditut. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 108. orr.
Ohetik jaiki eta belauniko paratzen nintzen, aitak erregalatu zidan gurutzearen aitzinean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 185. orr.
Hitz parea elkarrekin paratzea nahikoa izaten da batzuetan, bere soiltasunean, ideia bat bideratzeko. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 59. orr.
Begirada gainean paratu zidanean eutsi egin nion, inoiz ez bezala, dena galdu eta aurreiritzirik gabe bizitza zerotik hasten duenaren antzera. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 134. orr.
Keinu azkar batez, kreditu-txartela platertxoaren gainean paratu zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 352. orr.
Maniobraburuak hankak telegrafoaren mahai gainean paratu eta leihotik zeru urdinari begira gelditu zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.
Atzean zeu azalduko zara eskopetaren kanoia nire bizkarrean paratuta. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 182. orr.
Gero, bide zorroa itxi eta bizkarrean paratu zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.
Arrisku baten aurrean paratzen du zubiak gizona, eta hartan iragotzeko erabakiak, salbatu edo kondenatu eginen du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.
Kopeta leihoaren kontra paratu dut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.
Jartoki batzu ere han-hemenka paratu hor ibiliko den jendearentzat. Herria 2005-02-03
Jaurtileku egokia arretaz bilatu, kanoia hantxe tentuz paratu, eta handik egin behar izaten da aurrerantzean tiro. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 9. orr.
Jazinto bertsolaria, Dorretoko Ixteban "Miruaren" enkarguz bertso haiek paratu omen zituena: [...]. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 47. orr.
Jarraian, bertso batzuk paratu zizkion Becchinari, zeinak ez baitzekien haiek irakurtzen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.
Bertso hau Manuel Lekuonak paratu zuen, 1936ko gerra aurretik. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 105. orr.
Trenean baten batek olerkiak paratuko dizkio, aspaldi gurean kantuak ateratzen ziren legez, hau da, lilura hutsez. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 19. orr.
Jainkoek dena gizakientzat paratu dutela pentsatzen dutenean, egiazko arrazoitik alde guztietan asko urruntzen direla dirudi. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 109. orr.
Gela eguzkitsu bat paratu zion. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 45. orr.
Edo CIAk edo MI6ak (edo estralurtarrek) paratutako ke-errezela bat. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 180. orr.
Naturak oso gaizki paratu izango zukeen gizadia -esan genezake Kanten antzera- laborariek edo etxekoandreek, zer egin behar duten jakiteko, filosofoaren zain egon beharko balute! Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 44. orr.
Diskurtsoak paratu, txostenak taxutu, prentsa oharrak idatzi. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 254. orr.
Bestalde, aipagarria da Selected letters -Gutun hautatuak-, idazlearen biografo ofizial Carlos Baker ezagunak 1982an paraturiko edizioa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 306. orr.
Obra hau itzultzeko, Tullio de Mauro-k paraturiko edizio kritikoaz baliatu naiz. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 24. orr.
1988an, James Mellonek handik jasotako bi bat mila lekukotasunetarik hogeita bat bildu, eta liburu bat paratu zuen: Bullwhip Days. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 161. orr.
Azkoaga kapitainaren aginte-hotsaren menera, gizonak lerro ia zuzenetan paratu ziren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 60. orr.
Mikel Strogoffen atzean paratu zen, xafla zabaleko sable kako bat eskuan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.
Aurrean paratu nintzaion, zentzarazi nahian; baina haren hitz bakarra: kitto! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.
Alboan paratu zaidan emakume idazleak Carlosen pasadizoa kondatzen dit. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 208. orr.
Gau mahaiaren aurrean paratu zen, eskuak antxumaturik, Quenuri aurrez aurre begira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 228. orr.
Orduan altxatu, epailearen aurrean zutik paratu, eta sutan, bere gaztelania eskasean jaurti zion epaimahaiari: [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.
Baserriko kare zurizko hormaren kontra paratu nintzen, buruz behera, neukan beso bakarraren gainean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.
Forma orotako itsasontziak eta neurri orotako txalupak etxeen aitzinean paratuak, dorrearen pean lotuak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 107. orr.
Ni leihotik begira paraturik ere, lipar batez behintzat, joandako denbora bestaldera isurtzen zen-eta... Txillardegi «Putzu», 1999 - 38. orr.
Peter goxo-goxo paratu zen ohearen oinean, egurrezko barran, eta luze begiratu zion. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 267. orr.
Honek denak esan gura du, ez gaudela paraturik munduaren aurrez aurre, haren barruan baizik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.
Bertako arduraduna, gizon lodi eta besamotza, sutan paratu da, eta nirekin joan da gidari patxadatsuak zeuden tokiraino. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 153. orr.
Baina batzuk -suharrenak, suak hartuenak-, dena emateko prest bezala, edo lehenago, dena kentzeko prest paratu ziren. «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.
· Hitzik gabe bezala paratu naiz: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 233. orr.
adibideak paratu (3); aitzinean paratu (4); alboan paratu (3); aretoan paratu (5); argazkiak paratu (3); aurrean paratu (23); aurrean paratu zen (5); aurrean paratu zuen (3); begira paratu (6); beha paratu (16); beha paratu zen (6); eni beha paratu (3)
erakusketa paratu (10); erakusketa paratu du (3); eskua gainean paratu (3)
kontra paratu (6); lanak paratu (8); lanak paratu dituzte (5); lurrean paratu (3); mahai gainean paratu (5); mahaian paratu (4)
obra paratu (4); obra paratu dituzte (3); ondoan paratu (8)
paratu da (4); paratu du (29); paratu zen (27); paratu zuen (44)
parean paratu (4)
gainean paratua (5); paratua den (3); paratua zen (3); paratua zuten (3)
mahaiak paratuko (3)
aurrean paraturik (6); beha paraturik (5); gainean paraturik (8); paraturik zeuden (3)
aurrean paratzen (10); beha paratzen (25); beha paratzen nintzen (4); beha paratzen zela (7); eni beha paratzen (4); gainean paratzen (7)
paratzen da (4); paratzen du (7); paratzen zen (10); paratzen zuen (6)