Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paralitiko (orobat paralitiku g.er.) 1 izond/iz paralisiak jota dagoena. ik elbarri.

Atso paralitikoa ematen duzu bolantean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 204. orr.

Zergatik hiltzen dituzte haur jaioberriak, paralitikoak, oligofrenikoak, militarrak?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 105. orr.

Logelako iluntasunean paralitikoaren aurpegi zurbil eroria ikusten nuela iruditu zitzaidan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.

-Parabolako paralitikoa baino okerrago nagok, baina enetzat ez zagok mirakulurik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 182. orr.

Artzainak Tahoetik bueltan eman zion azalpena errepikatu zuen haren hizkera bizkaitarra aski ondo imitatuz: "Mutil hau paralitiku gelditu ete da? pentsatu neban nik”.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.

2 (izenondoekin)

Bestea, Judy, paralitiko zerebrala, ordutan eta ordutan egoten zen Gregekin eserita hura ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus