Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez al zenekien zer leku mota den paraje hori? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.
Bidea zelaitu egiten den paraje batean, enborrak daude metatuta eta kamioien zain, eta ibiltaria ogitarteko ttiki bat jatera gelditzen da egurrezko horma horren babesean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.
Luis Oterminek Urbasako parajeetan ateratako argazkiak. Berria - Euskal Herria 2004-12-22
Gezurmendi Azkoitiko parajea da, herritik ez oso aparte. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 105. orr.
Mandaska izeneko paraje batean elkartzen ginen denok, bertan zegoen iturri baten inguruan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Fusilatzeko ekarriak zituzten, nonbait, paraje hartara. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 107. orr.
Zergatik hil ote da justu hemen, harria besterik ez dagoen paraje honetan? Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 56. orr.
"El Cerco" esaten dioten parajean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 365. orr.
Zakur asko desagertu zen aspaldian paraje haietan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.
Ur bazterren gainetik mota guztietako txatarra, kargak eta garabiak paraje haien jabe bihurtzen ziren. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 75. orr.
Sasien gorabeheran baino aldatzen ez ziren parajeak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.
Susmoa zuen paraje haiek ez zituela gehiago ikusiko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 241. orr.
Paraje hura urrun baitzegoen eta ez zen inguruetan inor bizi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.
Beste leku batzuetan, adibidez Magnesian eta Efeson, badaude paraje batzuk non bloke horiek prestatuta ateratzen baitira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.
Paraje hartan ez zen batere ohikoa polizia furgoiak ikustea. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 62. orr.
"Giriek" Irundik eta Beratik laguntza bidaltzea agindu bazuten ere, laguntza horren arrastorik ez parajeetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 24. orr.
Paraje ederren ikusmira eskaintzen zuen eta horretarako zurezko banku egokiak zeuden errepide ertzean txukun apailatuak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 30. orr.
Ez da paraje makala Arizkunek inguruan daukana. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 77. orr.
Bazeudela Madrilen geltokiak baino paraje goxoagoak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.
Erdigunetik hurbil egon arren, urbanizatu gabeko paraje bakartia zen hura. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 100. orr.
Guardia ibiltarikoak ez baitziren hain paraje urrutietaraino ausartzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 343. orr.
Izerditan paraje kupidagabe hartan, izerditan paraje latz hartan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.
Hareatza kiskalietan aintzirak, paraje agorretan iturburuak. Elizen arteko biblia Is 35,7
Hurrengo egunean, jauna ehizan ari da paraje malkartsu batean. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 89. orr.
Leku beroetatik iparraldeko paraje hotzetara aldatzen direnak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 630. orr.
Afaritan, gaztainak jateko ohitura dute paraje nordiko horietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.
Haize bolada bortitz eta oso abiada ezberdinekoak agintzen dute paraje elurtu eta jelaz hormatu horietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 484. orr.
Tanger ez da Afrikako gainerako parajeak bezalakoa. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 60. orr.
Beste aukera, urrutiko parajeak ikusteko amorrua dakarrenarentzat, "mundua ezagutzea" da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.
Goiehenetxek horretarako aldez aurretik hautaturik zuen mendi paraje batean. Berria - Kultura 2004-05-08
Sakana aldeko Unanua aldean -izotz tokia, izotz parajerik bada, Sakanakoa-, [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 436. orr.
Katarain estudioan daude biak, Azkarateko (Nafarroa) natur paraje bikainaren erdi-erdian. Berria - Kultura 2006-04-22
Mingarri zitzaidan gazte denboran bake-paraje izandako muino eta zelai leun haiek, orain balen ziztukada giro odoltsuan topatzea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 279. orr.
herriko paraje (3); izeneko paraje batean (3); paraje bakartia (3); paraje ederrak (3); paraje ederrean (3); paraje latz (3); paraje mortu (3); paraje paregabe (3)