Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

papar 1 iz giza bularraren goialdea. ik papo1.

Anak kamiseta tirantedun zuri llaburra janzten zuen, behealdean xilko ttiki xarmanta eta goialdean udak belzturiko papar eta beso luze finak bistara uzten zituena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Paparrean dilindan zeraman kazetari-agiriari begiratu zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.

Gizonek paparrean eskegita zituzten kutunei eutsi zieten, eta amaitutakoan musukatu egin zituzten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 84. orr.

Joten gagozan bitartean, ez eizu zigarrorik isiotu -esaten neutsan-, papar guztia erre behar dozu eta.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 37. orr.

Lo zetzan, paparra agerian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 320. orr.

Nelliek burua abokatuaren paparraren gainean kokatu zuen poliki-poliki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 90. orr.

Bere papar gainean bermaturik zegoen emakumezko lokartuaren besoa poliki alboratu, eta ohetik jaiki zen azkenik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.

Gero, ukabilak estuturik, paparra atera eta drogerian sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

-Ondo antzean -esan zuen Joek paparra puztuta-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.

Nire sexua igurzteari utzi eta, bere eskuak nire paparrean gora igoz, nire korbataren korapiloa askatzen hasi zen, alkandora botoiak askatzen, paparretik hatz-puntak leun pasatzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.

Bi pauso eman, paparretik heldu, eta errebolberra kokote azpian jarri zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

Pixa egiten ari da eskolako atearen ondoko elur pilaren gainean, gonak paparreraino jasoak.     «Bizia lo», 2003 - 150. orr.

Ez dugu inolaz ere onartuko, PPren aurrean paparra ateratzeko, Euskal Herriaren aurkako errepresioa areagotzea edo euskal presoak sufriaraztea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Paparreko hirukiak salatzen du oinarrizko guztia, eta gainean idatzitako "L" letrak bidenabar Letonia urrunetik datozela edo, zehatz esanda, Riga hiritik. ik paparreko 2.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.

2 (izenondoekin)

Beste batean begietan eman zidaten papar puztu eta ibilera harroko gizon baten mahukako letrek; berehala ezagutu nuen: Auschwitzeko ofiziala zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.

Hemen... -bere hazkozkorrez kolpetxo batzuk eman zituen bere papar zurrunaren gainean- zerbait sumatu diat, erretzen, itotzen nauen zerbait, hemen...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 65. orr.

3 (emakumeen bularra adieraziz)

Bazuen erakargarritasunik papar oparoak agerian uzten zuen panoramikak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

Dantzaldia bukatu zutenean, Ellenen paparra, aldaka eta izterrak hurbiltzenago sumatu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.

Egundokoa zuan, papar izugarri haiek hire bular estuaren kontra oldarrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 294. orr.

Bertan emakume lodi bat ere bazen, diadema bat buruan eta belus beltzezko zinta bat lepoaren inguruan zeuzkana; sudur luze bat; puru-koloreko aurpegi luze bat; paparrak; eskuak gorbata zuriak zuzentzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.

Barra atzean zeuden kartel zaharretara irristatzen zitzaizkion begiak, cow-boyen bortxa ederrera eta emakume haien papar gaiztoetara.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 29. orr.

Dutxara doala, begira ari natzaio: zango argalak ditu, eta ez ipurdi eta ez papar.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 22. orr.

Gizonak paparra bistaratu zion andereari eta nire aurrean ferekatzen hasi; nik guztiz aztoratuta begiratzen nien, zeren eta, ni ordurako jaunarekin oheratzen banintzen ere, ez nuen uste andereak lorazainarekin gauza bera egiten zuenik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 31. orr.

4 (hegaztiena-eta) ik papo1 2.

Txantxangorriak papar gorria dauka.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 11. orr.

Mokoa luzatuz, gorputza kizkurtuz eta burua goratuz betiere bere papar gorri harrotua nabarmenki erakutsiz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 34. orr.

Soropilean, pagauso saldo bat zebilen, paparra kulunkan, eguzkitan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

Lantzean behin ezpainak igurtziz, hezurdura bistaratzen hasi zitzaion oilaskoari, hemengo izter eta hango papar.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 203. orr.

Etxera bidean harategian sartu zen, oilasko paparrak eta piper lata bat erostera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 68. orr.

-Matxetea hegaluzearen paparrean bezala, halaxe sartu zen gure pala zentinela makur haren buruan!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.

5 (janzkietan)

Emakume guztiek hasperen egin, eta paparreko botoi bi askatu zituzten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 38. orr.

Zetazko zapia lepoaren bueltan; urrezko orratza paparrean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 60. orr.

Zale batek harmailetatik salto egin eta erdiko epaileari paparretik oratu zion.  Berria - Kirola   2006-02-19

Berokiaren paparretik helduko banio eta esan "lagun iezadazu", [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

Sakelatik gogoaren kontra atera, eta paltoko paparrean ipinirik, [...].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 129. orr.

Georgeren aurpegiak gora eta behera egiten zuen bere alkandoraren papar zuriaren gainetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 504. orr.

Bere kutxaren giltza atorraren paparrean gordeta.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 125. orr.

Jakaren paparrean neraman Hitlerren irudi bat zen hori.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 30. orr.

Gorputz guztia blai eginda zekarren, alkandora urdin argia ilun bihurtzen zitzaion papar, bizkar eta galtzarbeetan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 9. orr.

Zutitu zirenek oso papar zabaleko soinekoa zuten, eta eserita geratu zenak jantzi beltz itxia zeraman.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 115. orr.

Soingainekoaren papar irekiegian botoi bat falta zuela ere esango nion.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 49. orr.

6 (bestelakoetan)

Sorterria, itsaso zabal eta ilunaren bazterrean, itsaso beti jazarleari paparra ematen zioten harritzarren magalean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 407. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa )

Emakume gazte bat zeukan gainean, kapela arrosa buruan, xala soinean lerraturik, izur txikiz egindako papar jantzi bat agerian uzten zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Ibarretxe ikusten duzue ETBn, papar zurdak agerian?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Ez zuen gerruntze papar-zabalik soinean; eta lepoaren aurrealdean itsatsirik zeukan orratz handian irlandar ezaugarri bat ageri zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.

Talde erdi biluzi, papar-zabal eta zalapartari horrek alde guztietatik inguratu zuen, eta jasanezina zen gorputzen, ingeles garagardo bortitzaren, izerdiaren eta xaboiaren kiratsa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 160. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barran [...] gorila-papar sendo batek puztutako jaka zuri bat jantzirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 309. orr.

Nini ate markoaren kontra jarri zen, alkandora paparra askaturik eta eskuak galtzetako patrikan zituela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 176. orr.

-Eskirol zikina! -hots egin zuen Pepponek, alkandora-paparretik helduz eta astindua emanez-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 257. orr.

Gutun bat atera zuen gero ator-paparretik, eta Willemi eman zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.

Pepponek azkenik erantzi zuen gabardina, eta orduan ikusi zen 15-18ko gerran irabazitako zilarrezko domina zeramala jaka-paparrean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 329. orr.

10 papar hegal jaka eta kidekoetan, aurreladeko goialdeetako bakoitza, kanporantz tolesten dena.

Abelek jakaren botoiak lotu eta papar-hegalei tira egin die.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 16. orr.

Gustura askatuko nituzkeen berokiko botoiak, baina birritan pentsatu dut: haize leunak papar-hegala irauli eta izar horia estal zezakeen, eta hori arauz kontrakoa da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 18. orr.

Jakaren papar-hegalak lisatu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.

Nire aurrean geratu zen eta, abestia bukatu zuenean, bufanda gorria baztertu, jakaren papar-hegalean zeraman krabelin zuria oparitu eta nire ondoan eseri zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 76. orr.

Jakaren papar-hegalak goratu eta besoak antxumatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 82. orr.

Papar-hegalak altxatuta, arnasan lurrina zeriela trukatu zituzten lehendabiziko agurrak eta zigarroak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.

Gizon lodikote bat, makila eskuan, feltrozko kapela buruan, plaka bat zamarraren ezkerreko papar hegalean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Adatsa luzea zuen eta biribil moztua, longain higatuaren papar hegalak zeharo irekiak zeramatzan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.

Argudioen berotasunean, papar hegaletik heldu zion Avigdorri eta ergel deitu zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.

Arnasari eusten zion ezkila itxurako oihal baten kurba, besape gunea, gerrialde baten ebakera, papar baten irekidura biribila, papar-hegal baten lerroa, gona baten jauskera berriz ukitu, zuzendu edo atzera trazatzerakoan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.

11 paparpean

Paparpean, kamisetaren hanpadurak iradokitzen zituen malkarrak ere belzturik ote zituen galdegin nion, hamaikagarrenez, neure buruari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

12 papar bistan paparra agerian.

Halaber jakak eta alkandorak eranzteko esan ziguten, papar bistan joateko medikuarenera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 91. orr.

13 paparreko orratz ik paparreko.

Paparreko orratz batez edo beste edozein eratako hornidura lotsagarriz estal dezake seinalea, eta lehen bezain lasai ibili kaleetan zehar.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Besokoek, paparreko orratzek, bitxi garestiek dir-dir egiten zuten beren kutxatilen belus beltzaren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Sekulako apaingarriak zeuden han, idunekoak, eskumuturreko eskergak, paparreko orratz erraldoiak, bitxi basatiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Ez zituen berekin ekarri, halere, ez lapis lazulizko paparreko orratza, ez olibinozko besokoa, ez eta topazio eta amatistadun eraztunak ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Emakume hark gerezi koloreko xal bat jantzita zeukan, paparreko orratz kobrezko batek bularren errekan finkaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus