Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

papagai (orobat papagaio) 1 iz hegazti igokaria, behatz oratzaileak, moko handi sendoa eta oso kakotua, eta kolore biziko lumak dituena, giza ahotsa antzeratzeko gai dena (Psittacula sp.). ik loro.

Badira papagai arrak eta papagai emeak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.

Leihoetan, berriz, hainbat lorontzi, papagai bat bere kaiolan zabuka -mokoaz uztai batetik zintzilik- eta bi zakurtxo eguzkitan etzanda.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 262. orr.

Papagaio haiek uso arima zuten, zera!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.

Haien kontsignak errepikatzen zituen, papagaiak iduri.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 128. orr.

Salbuespenak frogatzen du araua ezjakinen ezpainetatik etengabe ateratzen den esaldi bat da, batzuk besteengandik hartu eta errepikatzen baitute papagaioek bezala.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 230. orr.

Itsas kapitain baten alaba zen, eta kapitain horrek opari ekarri zion Gnôr Grassiadiôri kolore guztietako papagai handi bat, Guyanetako jatorrikoa, zera esaten zuena, latinez: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Seda gorrizko paper pintatua ikusi zuen orduan, papagaio-buru zurbil doratuez apaindua.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 59. orr.

Papagai-oihuz botatzen zituen hitzak ere entzuten zizkion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 283. orr.

Lepoaren inguruan bufanda gorri eta berde-papagai bat ipinia zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 424. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus