Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pantailaratu, pantailara(tu), pantailaratzen da/du ad pantailan eman, pantailara eraman.

Maiatzaren 7an eta 8an 18 film labur pantailaratuko dira.  Berria - Kultura   2004-04-27

Sute hau nahitara piztutakoa izan dela uste dute agintariek, zeren eta, bertan adingabekoei debekatutako filmak pantailaratzen baitziren.  Berria - Mundua   2004-07-11

Telebista ikusi nahi eta Euskal Tedespista (beste izenez Euskal Txoribista) pantailaratzen zaigu aukeran ditugun kanalen artean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 171. orr.

Aitzpea Goenagarena ez da Atxagaren nobela pantailaratzeko lehen ekinaldia.  Berria - Kultura   2006-01-27

Mendebalde osoaren lotsa pantailaratzen duen fotograma sorta krudela.  Berria - Kultura   2006-02-22

Hiru urtean eginiko lanaren erakusgarri, hitzik gabeko bideo bat pantailaratu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Bizkaitarraren bizitza pantailaratuko dute.  Berria - Kirola   2004-07-15

Eskuetan Voici Paris eta Nous Aussi agerkarien ale batzuk zeuzkala azaldu zen, eta Yvanen eta bion argazkiak, lehen planoan eginak guztiak, pantailaratu zituzten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.

Hiru irudi "kolore-banatuak" lorturik, berak esaten zien bezala, irudi bakoitza zegokion filtroan barrena proiektatuz [...] bata bestearen gainean jarri eta baturik pantailaratu zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus