Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pantailadun (orobat pantalladun) izlag/iz pantaila duena; pantailak dituena.
Bizia kalean baitzegoen lehen, eta orain berriz, etxezuloko ziega pantalladunetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 179. orr.
Mahai bat erdian, goian pantailadun lanpara berde bat, eta mahaira eserita, lau lagun musean: hiru miliziano eta obispoa, bere gala guztiekin jantzita. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.