Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehen lerroko emazte panpox batek, urre eta zilarrezko bere girgileria ozenki inarrosiz, arrosa zimel bat aurtiki zion aurpegira. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 75. orr.
Hatsa zintzurrean trabatzeko moduko neska panpoxak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.
Zu bai neska panpoxa; esaten dizut bai, zu zarela onena. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 181. orr.
Gaurko antzezle panpox asko ere onddo hutsak dira, makilajea kenduta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 82. orr.
Norma Jeanen irudiko estralurtar panpox bat. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 192. orr.
Zer nahi duzu egitea, panpox horrek? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 29. orr.
-Rosario? -erantzun zidan noizbait- panpox hau hire bila etorrita, zertarako nahi duk hik atso zalamandrana hori? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 296. orr.
Aise barkatzen ahal zitzaion Edurne bezalako panpox loti bati. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.
Gasnak, ogi zakuak eta oilasko panpoxak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 43. orr.
Tadjikek eman zion lehen dirutzarekin Rivoli karrikako magasin panpox batean aratxe larruzko zapata zuri-beltzak erosi zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.
Akordatzen naiz [...] eguraldiari buruz hitzalditxo bat emango ote nien Goierriko herri panpox batetik, Zeraindik hain justu, deitu zidatenean sentitu nuen zirrara. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 151. orr.
Zahar etxeak bera ere zahartua dago, izanagatik ere kanpoz itxura panpoxa. Herria 2005-02-10
Afari denboran, Abelek, mahaiaren erdian ezarri zuen kutxa panpoxa. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 70. orr.
Cadinek panpox agertzeko gogoa ere izaten zuen batzuetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Igandeetan panpox samar jartzen dute, pittin bat, apenas. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.