Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

panpina (orobat panpiña g.er. eta panpin g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian panpin baztertzen da eta panpina erabili behar dela adierazten) 1 iz gizaki bat, batez ere haur bat, irudikatzen duen jostailua. ik andere; andrakila.

Gogoratzen dut, bakarrik gelditzen nintzenean, gelan sartu eta panpinekin jolastuz asko hitz egiten nuela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 391. orr.

Joan zitzaion panpinekin eta autoekin jostatzeko adina, baina berak panpina handi batean aurkitzen du babesa, inoiz izan ez duen amaren ordezko egiteraino.  Berria - Kultura   2004-03-27

Umetan kolore lilak eta apalak bortitzak baino atseginago nituelako, edo egun batean lehengusinaren panpina orrazten ausartu nintzelako.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 141. orr.

Olinpiak, ordea, trepeta mekaniko bat darama tripetan, Olinpia ez da panpina bat besterik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 96. orr.

Demba altxatu eta komoda gaineko panpinei begira jarri zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 113. orr.

Barbie panpina lehertu zuten, eredu horrekin bat ez datozela adierazteko.  Berria - Harian   2006-03-09

Maria panpina zen Alesentzat.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 91. orr.

Emakumeak kartoizko panpina zirudien bere kolorete biribil eta margo biziko soinekoaz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.

'Panpinen etxea' filmaren grabaketa ekainean hasiko da.  Berria - Kultura   2004-08-22

Telesaioko panpinei esker ikasi zituzten, hein batean, hizkuntza arrotzaren oinarriak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 186. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egun hartan, baina, panpina polit bat ekarri zuen, izeba Manolik urtemugan erregalatu ziona.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 43. orr.

Sex-shop batera joan eta panpina puzgarria erosi zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 51. orr.

Badira panpin abeslariak, negartiak, puzkertiak, kakatiak...  Berria - Gaiak   2006-01-10

Espektroak ziren, alegiazko izakiak, nahita soilik agertzen ziren mamuak, panpina mekaniko malgukidunak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.

Pilota batzuk erabiliz, metro eta erdi luzeko egurrezko panpina lodi batzuk bota behar ziren, silueta margotu batzuk, zehazki.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.

Bagoiaren zoru grisean zetzan gorpu hura ez zela gizon bat, trapuzko panpina bat baizik, izugarri ongi egina, hori bai.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.

Nahiago dut kanpoan geratu eta elurrezko panpin bat egin Arnold Matthews bezalakoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.

Hasiak ziren kolpeka burukoekin, kuxinekin, pelutxezko panpinekin, horrekin guztiarekin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 96. orr.

3 (erkaketetan)

Ume bat balaz josia, lehenago ordea gora botaka aritu dira SSetako batzuk, panpina balitz bezala jolasean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Sutan zinen barrutik, zaplazteko bat joko zenidakeen gustura asko, sorbalda bietatik oratu eta trapuzko panpina bat bezala aurrera eta atzera astindu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.

Ez zuen sortzaile berekoi baten panpina ahul merkea izan nahi.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 95. orr.

Txalo jo eta hau, txalo jo eta hura, horrela ohituta zeuden; panpinak bezala erabiltzen gintuzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 128. orr.

Ez al nintzen bada ordurako konturatu agure maingua panpina gaizto bat besterik ez zela?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 32. orr.

Tau panpina bat baino ez da izan Maccabiren eskutan, eta Gershonek ezarritako doinuan dantzatu beharra izan du.  Berria - Kirola   2006-04-29

4 (emakume bat adierazten)

Panpina hura, Ellen, aurrean zuen hizketan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.

Panpina hazi egin zen, eskolara joan, beste lagun batzuk egin zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 180. orr.

Batzuek "panpina" deitzen diote Susanari, baina oker, berak ez baitu panpinaren kaskarkeriarik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.

Panpinak leopardo larruzko bainujantzi ezin horterago bat zeraman, bi musu ezarri zikidan eta, ahots hanpatuz, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.

5 irud/hed

Agenterik gabe eta makilakada guztiak jasoko dituen panpinarik gabe...  Berria - Kultura   2004-12-07

6 (aposizioan)

Gizon [...] profesionalaren emazte panpina, afariak apaintzen dituztenak, kremez eta masajeez eguneroko bizitza betetzen dutenak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 42. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alice-k gaztaina-koloreko ile iluna eta panpin aurpegi leuna zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 438. orr.

Irribarre egiten zuen bere panpin ahoarekin, begiak argi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

Perretxiko-orearen koloreko panpina-esku laburrak dilindan zituen alde banatan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 366. orr.

-Zertan habil?-nora hoa? faena erdian utzi behar al nauk? -protesta egin zuen Nano Zuriak, bere panpina-muturtxoa okertuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 105. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Farmazietako gorputz giharren eredu-panpina, gorriz tindatua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.

9 (izenondo gisa)

Ermita panpin-panpina jarria da.  Herria   2003-06-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus