Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pankrea (orobat pankreas g.er.) 1 iz digestio aparatuko guruina, urdailaren atzealdean dagoena eta urina eta hormonak isurtzen dituena.

Hesteetatik kanpo duodenoaren ondoan dagoen organo txiki bat da pankrea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Ribadullari, jasan zituen kolpeen ondorioz, pankrea handituta duela diagnostikatu diote Basurtuko ospitalean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

1996an pankrea lehertu zitzaionetik, Martynen osasun arazoak areagotzen joan dira urtetik urtera.  Berria - Kultura   2004-05-13

Fibrosi kistikoa, berriz, arnas aparatuari, pankreari eta izerdi guruinei erasaten dien gaitza da.  Berria - Gaiak   2004-11-02

Digestioan parte hartzen duten entzima gehienek ingurune azidoan lan egiten ez dutenez, pankreako jariakin bat injektatzen zaio lehenik janari likidotuari, neutralizatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Pankreako zelulek intsulina jariatzen dute.  Berria - Gaiak   2004-10-01

Pankrean intsulina sortzen dituzten zelulak babesteko proteina bat da gaixoei txertatzen zaiena.  Berria - Gaiak   2004-12-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik pankreatiko.

Pankrea-urin kantitatea 0,7 litro ingurura iristen da egunean, eta entzima asko ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Ezin digerituzko hondakinak, heste-paretetako zaborrak, behazun eta pankrea-urin hondarrak eta hestean bizi diren bakterio pila edukitzen ditu heste meharraren azken muturretik heste lodira igarotzen den gaiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

3.600 gibel-transplantetik gora, 665 pankrea-transplante, 127 birika-transplante eta 125 bihotz- eta birika-transplante.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus