Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pankarta (orobat plankarta g.er.) 1 iz toki baten jartzen den edo manifestazio eta kidekoetan eramaten den afixa edo idazkuna, kexu, ongi etorri edo eskaera bat adierazten duena.

Pankartak altxatzen zituzten "GORA GRYFFINDOR!" edo "KOPA LEHOIENTZAT!" bezalako esloganekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 248. orr.

Bazen, omen, plankarta bat hauxe ziona: Petrolakia nahi balinbaduzue etor Galiziara.  Herria   2003-02-20

Manifestariek Bushen politikaren aurkako pankartak erakutsi zituzten.  Berria - Gaiak   2004-07-15

Buruko pankartak, ELA, LAB, ESK, USO, UTL eta UGT sindikatuek babestuta, «negoziazioa eta bidezko ituna» aldarrikatu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Halako batean, ordea, bi mutilak goitik behera irristatu, jendarmeei pankarta kentzea lortu eta airean zabaldu zutelarik, "Amnistia" irakurri ahal izan nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 361. orr.

Laster hasi gara borroka-garai zaharrez hitz egiten: eragozpen-eskutitz kolektiboaren urteez [...], pankarta erraldoi hura garabi hartatik zintzilikatu genuenekoaz...  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 87. orr.

Ia berrehun lagun bildu dira, hala ere, LABen pankartaren gibelean.  Berria - Ekonomia   2006-03-19

Kontua da aurrera eta armonia onean goazela, pankarta erraldoi baten atzetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 234. orr.

Estatubatuarren doilorkeriaren aurkako manifestazioak antolatzen dituzte, pankarta eta guzti.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 102. orr.

Manifestazioa dagoenean, adibidez, orduak eta orduak pasatzen ditu lagunekin pankartak egiten.     «Bizia lo», 2003 - 81. orr.

Hotzak uzkurturik, pankartaren makilan bermatu da.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 59. orr.

Bi mutil ikusi genituen eskalatzailez jantzita airean pankarta luze bati eusten ziotela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 361. orr.

Inoiz Zorionak aitte edo antzeko mezuko pankartaren bati eusten ere ikusi izan duk.     «Bizia lo», 2003 - 102. orr.

2 plaka edo panel batean dagoen afixa.

Hitzordua Hazparneko sartzean, "Hazparne" bide seinalean, 17:30ean, 217 pankartaren ondoan.  Herria   2005-03-10

Herria iragartzen duen pankartak hitz hauek idatziak dauzka "Libertad para Euskal Herria”.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 196. orr.

Bertsolari hainbat aulki paratzen dira oholtza gainean, bizpahiru mikrofono eta, batzuetan, oihal bat edo pankarta bat izaten dute hondoan, lore batzuk agian bazterretan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

Sartu nintzen herriko plazan eta han zabalduta zegoen pankarta irakurri nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 41. orr.

Lorontzietan pinu txikiak daude landaturik, eta balkoitik zintzilik Paz dioen pankarta karratua.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 27. orr.

Pankarta handi batek plazako paretan dio: "Ohore onena, garaipena".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 142. orr.

Anderlecht auzoko hainbat lekutan arabieraz idatziriko pankartak daude.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 108. orr.

Sentsazio hura are nabarmenagoa egin zitzaion, pankarta zegoen toki ingurura hurreratu ahala.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 32. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Berek, ordea, "UPVk egotzitako irakasleak" direla diote, eta urteotan jasandako errepresio eta injustiziak zehatz-mehatz kontatu dituzte pankarta-liburu batean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 139. orr.

· Gauza hintzen Lasarteko Krosaren ondoren hire ideiekin bat zetorren aldarrikapen pankarta ateratzeko, gero horrek hire babeslearekin arazoak sor bazitzakeen ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

Baina herrialde hau ez da bakarrik Erdi Aroko historien aztarna gaurko garaiaren giroa ere ageri da, estekikoki ez baldin bada garbiki, bereziki errepide pankartetan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus