Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agintea probokatzeko erabiltzen den pieza literarioa da panfletoa; irakurleari atsegina emateko ere sortzen den idazkia, ironia fina erabiliz, irudimen sinbolikoa baliatuz. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.
Bada kontu honi buruz beste ikuspegi bat ere, Pablo Lafarguerena, eta 1880ko Le droit á la paresse haren panfletoan oinarri duena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.
Eragin handikoa izan zen, halaber, 1944an Beveridge-k argitaratu zuen Full Employment in a Free Society panfletu keynesianoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.
Alde batetik gaztelaniaz eta bestetik euskaraz irakurtzen zen panfleto haietan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 354. orr.
Panfleto soilean geratu gabe hori guztia adieraztea ez zen lan makala. Berria - Kultura 2006-04-19
Panfletoek zein pintadek arrazoi zuten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.
Pentsatzea ere delitu zen garaian, panfleto batzuk aldean zeramatzala eta, kartzelan sartu zuten. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 90. orr.
Haren senarra sarritan ikusia nuen unibertsitateko janlekuan panfletoak banatzen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.
Bilera gelan sartu orduko, panfletoak bota zituzten eta oihuka hasi ziren hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren alde. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Manifestuak, panfletoak kaleratzen dituzte. Berria - Kultura 2006-01-03
Ordurako zerua bonba-hegazkinen zurrumurru astunak harturik zegoen, eta haietatik kulunka leunez jaisten ziren panfleto horiak airean, honelako ziri-bertso espantagarriak mandatu: [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.
Panfleto asko ez dago irakurri ere egiterik: ideologiaz gainzamatuta datoz, substantibo bakoitzeko hiruna adjektibo pilatzen da eta akats ortografiko ugari dauzkate. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.
Latineko irakasleak, Blas Mendibe hark, bere kongregazioaren panfletoak multikopiatzeko hartzen gintuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.
Aspirinaren propietate mirakulosoez edo Bisolvon Compositumaren onurez panfletoak idazten ote dituen nago. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.
Liburu hau panfleto bat da. Herria 2004-07-08
Hamazazpigarren mendetik hemezortzigarrenera igarotzerakoan zertu zen panfleto-gerrak -Swiftek "Liburuen gudua" deitu zuenak, bertan lehiakideek "antzinakoen" eta "modernoen" meritu erlatiboen arazoa eztabaidatzen zutelarik- haizeak zein aldetatik jotzen zuen erakutsi zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 292. orr.
Sukar irultzaileak kiskalita, ordutik aurrera alderdi "patriotikoko" panfleto-egile eta suspertzaile handiena egin zen Jean-Baptiste Cloots. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.
Sekulako zartada eman zidan, esate baterako, sinadurarik batere ez zeraman panfleto-gai labur haietako bat irakurtzeak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 196. orr.
Hara zer den "sindikatu amarillua" Azkoitian 1920an ateratako greba panfleto baten arabera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 45. orr.