Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskumuturrak palkoaren belus gorriaren gainean paratzen zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.
Galdetu dio halaber amari ea etzi operara eraman nazakeen, haren palkora. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 105. orr.
Operako palko batean gizonezko lagun batekin eserita nengoen, eta zu aldamenekoan. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.
Lamelaren ezkutuko sekretua enamoratuta egotea zen, baina egiaz enamoratuta, aristokraziako emakume batez, Errege Antzokiko palkora kotxez joaten zen emakume tituludun batez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.
Afari batean aurkitzen dut adiskide baten etxean, Prévanek bere palkoa eskaintzen dio teatro lan berri bat ikusteko, eta nik leku bat onartzen dut han. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 276. orr.
Hizlariak eten behar izan zuen bere jarduna eta bere atzeko palkoan zeuden herriko nagusi-magusiengana biratu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.
Bederatzigarren palkoa da beraiena. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 53. orr.
-Première batean nintzela uste nuen, eta hau errege palkoa zela -esan zuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 220. orr.
Argazki handi bat zekarren, aurreko abuztuko zezenketa batean autoritateen palkoa hartzen zuena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 68. orr.
Palkoan, gorago esan bezala, diktadorearen emazte Carmen Polo [...] hortxe dagoelako, zezenketaren buru. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 296. orr.
[Lauko finala ikusteko] sarrera guztiak agortu dira, palku pribatuak izan ezik. Berria - Kultura 2004-05-14
Australiako osaba palkoaren azpian jartzen zen eta gobernuko hizlariarena eten nahi izaten zuen, oker baitzebilen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.