Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Propio ezabatu den beste testu baten gainean idatzitako testuari "palinpsesto" esaten zaio. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.
Ahalik arretatsuen ezabatuta ere, ordea, testu zaharrak bere aztarna uzten du gainean idatzitako testuan, eta hori da, hain zuzen, palinpsestoen grazia: testu bakarra ageri den lekuan bi testu izatea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.
Lotsatu ere egiten da bat baino gehiago, bere testuak, testu guztiak bezala, palinpsestoak baino ez direla aitortzean. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.
-Testu oro den palimpsestoan gure trebezia paleografikoa erabiltzeko... «Kuskue tanden», 2004 - 68. orr.
Gogoeta egin dut zilegi dela Kixote "azken" horretan halako palimpsesto moduko bat ikustea, zeinean nolabait islatu behar baitute gure lagunaren "aurretiazko" idazkeraren aztarnek -ez garbi-garbi, noski, baina antzemateko moduan, hala ere-. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.
Alde batetik, oroimena, ikuspegi dinamikotik hartua, etengabe berrikusi eta berregina; baina baita oroitzapentzat harturik ere, non oraindik ere jatorrizko forman irauten baitute irudiek, nahiz eta, palinpsestoak balira bezala, behin eta berriz ondorengo eskarmentuaren arabera berridatzirik iraun. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.