Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
palet (orobat pale; Euskaltzaindiaren Hiztegian palet agertzen da) iz jasogailu mugikorretan erabiltzen den garraio plataforma zurezkoa, salgai pisuak jasan ditzakeena.
La tempestad-en, bestalde, palet batzuk baino ez ditugu jarri, Prospero dagoen uhartea irudikatzeko. Berria - Kultura 2006-02-02
Eta 1.250 kiloko pale bat mugitzeko zerabilten urrutiko kontrolak huts egin eta azpian harrapatu zuen zornotzarra. Berria - Ekonomia 2006-04-07
Eraikinaren kanpoaldean argiaren instalazioa jartzeko erretenak markatzen ari zen palet baten gainean, eta bat-batean erori egin zen hirugarren solairutik. Berria - Ekonomia 2004-12-17
Kafe zakuak gero aterako dizkiot, badaukazue zer ikasi, zoazte paleen bila, azpian dakartzan paper-pasta fardoak hondarrean kenduko dizkiot. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 179. orr.