Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paleontologia 1 iz historiaurreko izaki organikoen azterketa, haien fosilen bidez egiten dena.

Espezie berri bakoitzak behar izan balu, agertzeko, erregulazio-sare berriak eratzea, ez zen izango denbora nahikorik paleontologiak deskribatzen duen eran gerta zedin eboluzioa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Ez ziren paleontologiaz ari, bizirik daude.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 210. orr.

Antropologian, paleontologian, fisikan eta abarrean mendeotan zehar ezagutu diren iruzurrak.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Historiaurrea edo paleontologia ikasi dutenak ere asko dira baina ez ditut ikerketak egiten ikusten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik paleontologiko.

Han sakondu zituen Paleontologia eta Historiaurreko ikasketak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Luis Alcala Teruelgo Paleontologia Fundazioko zuzendaria da.  Berria - Gaiak   2004-07-21

Sabadellgo Miquel Crusafont Paleontologia Institutuko talde batek hartu zuen bere gain ikerketa.  Berria - Gaiak   2004-11-20

3 irud/hed

Liburu horrekin hasi zen zientziari, paleontologia linguistikoa izena eman zitzaion.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 273. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus