Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gelak baxuak ziren eta ugariak, eta hornidura eskasekoak iruditu zitzaizkidan; hegoaldera ematen zuen bat egokitu zitzaigun, eta bertan bi oharka eta komoda bat, bere palangana eta txarroarekin, zilarrezkoak biak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.
-Begiradatxo bat botatzera noa, badaezpada ere; badakizu, palanganaren bat edo balderen bat behar den tokian jartzera. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 175. orr.
Gisellak bere lotsa garbitzeko denbora piloa eman behar izan zuela gasolinaz betetako palangana batean eserita. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 284. orr.
Azken borondatea eskatu omen zuen, askatzeko eta ekartzeko arren palankana bat ur fresko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 22. orr.