Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bigarren paketetxoa zabaldu nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 66. orr.
Opari gisa bildutako paketetxoa eskaini zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 147. orr.
Jostailu bat bezalakoa zen, ezin Eguberri egunera arte itxaron, bezperan ireki beharra zegoen paketetxoa. Berria - Kirola 2004-08-07
Arinago hasten da Letizia paketetxoa askatzen bere gelarako bidean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.
Gutunarekin batera paketetxo bat ere jasoko duzu, Patri, gorde ezazu ongi. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 98. orr.
Bakoitzean paketetxo bat zegoen, paperez bilduta, bere jabearen helbidearekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.
Paketetxo bat garraiatu behar duzu. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 39. orr.
Onartu behar dut eskuetan izan nuenean -ideia erlikiak berak eman balit bezala-, paketetxo bat egin eta Arana Fundaziora igortzeko asmoa bururatu zitzaidala ohar labur batekin, zeinean, argibide asko eman gabe, Sortzailearen hezurra zela azalduko nien. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 451. orr.
Hoa hire baxuarekin Gasteizera, emaiok paketetxoa eskatzen dianari, eta akabo! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.
Biotako batek nik jaso beharreko paketetxo bat eduki behar luke. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 146. orr.
Leire Marie Claire aldizkaria irakurtzen, bareago, sosegatuago, alboan gaileta paketetxoa zabalik duela. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 66. orr.