Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paisajista 1 iz paisaje-margolaria. ik paisaialari.

Lurraren beste agerkera gezurrezko bat da "gure bazterrak" dei genezakeena, hots: aurkintza, parajea, paisajea, argazkia; sasoi bateko paisajistek ikusi uste zuten natura-puska apaingarri huts bihurtua; Lizardik bultzi-leiotik ikusten zuen irudipen hura bera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Herri bidea Iñigo Segurola paisajistak zabaldu eta edertuko du.  Berria - Harian   2006-03-03

2 parke eta lorategietako paisaiaren disenatzailea.

Frederick Law Olmstead eta Callvert Vaux, Central Park ideatu zuten paisajistek diseinaturiko Prospect Park erraldoia ere Brooklynen dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 88. orr.

Egundo egindako arkitektura lehiaketarik handienak badu irabazlea: Michael Arad arkitektoaren eta Peter Walker paisajistaren Reflectincg Absence egitasmoa hautatu dute New Yorkeko World Trade Center gune ospetsuan 2001eko irailaren 11ko erasoen ondorioz hildakoen omenez ezarriko den monumentu edo memoriala egiteko.  Berria - Kultura   2004-01-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus