Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espazioa eta paisaia ulertzeko modua izugarri aldatu da automobila agertu zenetik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 42. orr.
Hantxe sentitzen omen zen libreen, paisaiak baretzen omen zion itzulerak sortutako egonezina. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.
Zeta finezko errezelen artetik ilargiak argitutako paisaia ikusten da. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.
Egun hartan ez ninduen paisaiak erakarri, nire etxe parean piztu zen argi ttiki batek baizik. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 27. orr.
Paisaiari begira gelditu zen gero. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.
Paisaia ere aldatuz doa: horiak berdeari egiten dio leku, lauak aldapari. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 157. orr.
Ez dago paisaiaren irakurketa naturalistarik: ez da kontatzen ikusten dena eta entzuten dena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 181. orr.
Nicolas Poussin (1594-1665), pintore frantsesa, paisaia lirismo amestiz interpretatu zuena. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.
Nork erran du paisaia guziak arimaren egoera direla? Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 28. orr.
Edozein paisaje ez baita bihotz aldarte bat besterik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.
Zure begiek ez dute paisaje bat begiz jo besterik egiten, paradisu izan zitezkeen bazter galgarriak oro paisaje bilakaturik baitaude denbora jakineko bidaiari ustekoarentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.
Elurrak sinplifikatu egiten du paisaia: bideak, koloreak, etxeak ezabatu egiten dira, hortik bien arteko harremana. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 181. orr.
Bila nazazu paisaian: ni naiz beti hurbilduz eta beti hurrunduz doan errekasoinu hori. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 221. orr.
Zerbait hautsi berri da paisaian. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 127. orr.
Irudi zabalean galduta, paisaian urtuta, bakar-bakarrik pasa beharko duzu ondorengoa. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 170. orr.
Gauak hartutako paisaia amaiezinak zeharkatzen zituen trenak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 64. orr.
Constableren paisaia hodeitsuak giroari dagokionez dira zirraragarriak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.
Inguru osoan, paisaia laua, arrea eta goibela zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 260. orr.
Leiho horretatik seguru Bilbo ikusiko litzatekeela, Santutxuko paisaia urbano bat. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 84. orr.
Paisaia txinatar edo japoniar batzuetan bezala. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.
Paisaia artikoek Sahararen antza dute. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 182. orr.
Ezin zuen jasan paisaia mediterraneo hura. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 144. orr.
Ibaizabalez beste aldeko burdinazko paisaia dekadenteak logura dakarkizu. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 27. orr.
Kalamar-latek, hautsontzi beteek, tabako paketeek eta botila metal-urek osatutako paisaje kaotiko samarraz. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 21. orr.
Paisaia beti-berdin horietan, marrazkilari baten arkatzak, ikuspegi berezi baten bila, ez zuen aurkituko zer marraztu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 109. orr.
Kanpoko paisaia naturaletan filmatu diren serieko film zahar batzuei. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.
Egunero zin egiten zuen ez ziola leihoari begiratuko, eta egunero begiratzen zion, izuz, tristuraz, betiko paisaia ezaguna ezagutu gabe, hain era bitxian itxuraldatzen zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 198. orr.
Zelakoa litzateke itsasoko paisaia itsasoko ura desagertuko balitz? Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 402. orr.
Begirada ere estatuena izan ohi dute: gogogabetua, inguratzen dituzten paisaia ametsezkoetan galdua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.
Egun argitsua da gaurkoa, eta egun argitan ikusi nahi dut nire txikitako paisaia sentimentala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.
Bizitzaren zoko baztertuetako paisaia ilunetara. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.
Paisaia -kasu honetan gure literaturarena- beti ere osatzear egongo baita, eta auskalo noren obra izango den gogoratzekoa gerokoen ikuspuntutik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 360. orr.
60ko hamarkadaren paisaia humano eta fisikoaz dago osatua eleberria. Berria - Kultura 2004-09-08
Baina ez da sinfonia hutsa, sekula guzian bihotzean eramanen dudan paisaia polifonikoa baizik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.
Menpekotasunaren paisaia aldatzen ari da gure gizartean: asko zabaltzen ari da eta orain askoz menpekotasun mota gehiago daude. Berria - Gaiak 2006-02-28
Flandesko paisaia politikoan eragin handia izan dezakeen epaiketa egiten ari dira Gent hiriko helegite auzitegian. Berria - Mundua 2004-03-20
Flandesko paisaia politikoan eragin handia izan dezakeen epaiketa egiten ari dira Gent hiriko helegite auzitegian. Berria - Mundua 2004-03-20
Idaztea, tapiz batean paisaia osatzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 349. orr.
Uzkur joan zen oholtzaren gainetik mahairaino, bataila ondorengo paisaiari begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.
Paisaia-marrazki batzuetan marren artean pertsonaia ezkutuak aurkitu behar izaten diren bezala. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.
Hil herri berde edo paisai bazterrak. Herria 2005-05-12
P.-H. de Valenciennes margolaria bizitik hartutako paisaia-ikuspegi txikitxo batzuk margotzen espezializatu zen 1780 aldera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.
Bada historia liburua eta bada paisaia liburua. Sur l'eau irakurri eta xehetasunaz ohartu nintzenean, garraiobide berriek itsasontzia bazterreratu ondoren gertatutako paisaje aldaketaz pentsatzen geratu nintzen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 140. orr.
Emeki, nik hala-hola ikusten nuen auzo-paisaiak amets giroa esaten diogun beste barne-paisaia hori sortu zuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 101. orr.
Hainbat minutuz ibili zen, ura papera zapia toallatxoak astintzen, garbitzen eta idortzen, ilargi-paisaje hartan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.
Udaberri edo udazkeneko mendi-paisaia zabal bat ikusi dut neure barruko begiekin. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 145. orr.
Jenerala eta biak bakarrik gelditu zirenean goian, inudea ondoan jarri zitzaion, barandan bermaturik, mendi-paisaia bati begira baleude bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.
Bizitza elur-paisaje bat bezalakoxea dela... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 166. orr.
Halako batean, tximista bat, eta istant batez Santa Klara, Urgull eta Igeldoren soslaiak agertu zaizkio, eta badia bera, amets-paisaia batean bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.
Gelan dugun argitze lausoarekin gerraondo paisaia erreparatu eta barreka hasi gara, eta musuka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.
Gainerakoak paisaiak dira, inpresionistak, ez dakit norenak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
Paisaiaren generoaren barruan koka dezakegu nire obra hau. Berria - Kultura 2004-01-24
Koadro gehienak xumeak ziren, tamaina txikiko paisaiak edo erretratu errealistak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 97. orr.
Cardenasen paisaiek mugitzen ari diren irudiak erakusten dituzte. Berria - Kultura 2004-07-07
Horren aztarren nabarmenak ageri dira margolaritzaren parte handi batean, paisaiarenean batez ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 145. orr.
Veneziako paisaiak dira hirurak, Canalettoren oihal gaineko bi olio eta Guardiren paper gaineko marrazki bat. Berria - Kultura 2004-07-27
Mendiak, Euskal Herriko ikur, aldapak, paisaiako ezinbesteko osagai. Berria - Kirola 2006-04-02
Elkarrekin hasi ziren paisaiak lantzen [Cezanne eta Pissarro]. Berria - Kultura 2006-03-14
Paisaiak eta erretratuak pintatu behar zituela, oinarriak ikasi. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 51. orr.
Orduan ekin ziela hainbat xelebrekeriari, besteak beste, argazkizaletasunari, paisaiak pintatzeari geroago. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 125. orr.
Paisaiak ere pintatzen nituen, eta kale-txokoak; trenen mekanismoen barruan beti ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 125. orr.
Tximiniako apalean, pitxerrak ageri ziren, kobrez landutako paisaiez hornituak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
Lehendabiziko argazki modua erretratuak, paisaiak egiteko erabili zen segituan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.