Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pairarazi, pairaraz, pairarazten du ad pairatzera behartu.

Sortzen eta pairarazten dugun biolentzia, gainditzeko zubirik gabeko leizea da, miseria bezala.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 135. orr.

Hiltzaileen arma bakarrak hitzak izan baziren ere, pairarazi zioten bortxa ez zen izan fisikoki buruan mailukada bat baino txikiagoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.

Otoi, horren gaitzaldi bortitzak ez niri gehiago pairarazi; ezin segurta baitezaket jasanen ditudanik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.

Sufrimendua, Imanol Altunak pairarazi ziona.  Berria - Kirola   2004-08-20

Urruntzearekin giza eskubideak urratzen direla eta ahaideei sufrimendua pairarazten zaiela salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Erailketa ez zen zigorrik gabe geldituko eta Jaurenea-ko nagusiak pairarazi zuen oinaze guziaren ordaina ukanen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

Bihotzean nuen ahalkeari gizarteak pairarazten zidana erantsi zitzaion eta paralesiatua geratu nintzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus