Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jauregiak ezker saihetsetik hasita baso sarria zuen, haritz, pago eta artea batez ere, orein eta basurdeen bazkaleku, ehizarako aproposa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.
Ezta gaur adina pinurik ere, noski, lehen pagoa, haritza, lizarra eta abarra zen toki askotan pinua baita nagusi gaur. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 69. orr.
Pagoen hosto berriak berdetzen hasten ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.
Ikusten? -errepikatu zuen Mikelek beste ordubete geroago, pago baten gerizpean bazkaltzen ari ginela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 143. orr.
Erraldoiek pago eta haritzetan izkiriatutako letrak begien parean zeuzkan orain. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 330. orr.
Landatu ditugu pagoak: aitzur batekin behar zen zilo bat egin, arboltxoa ezarri eta lurra tapatu zangoekin. Herria 2004-03-25
Pago bat inausten ari zela adarrari odola sortu zitzaionekoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 239. orr.
Lizarrak ez du antenarena egiten pago eta haritzek dagiten bezala. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.
Ikatzik onena pagoarena eta elorriarena seinalatzen dute. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.
Glaziazioetan desagertutako pagoak 5.000 urte behar izan zituen Italiatik berriro guregana etortzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 138. orr.
-Hoa pago handira, eta eskegi ezak gure aita zenaren erretratua hik dakian adarretik. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 122. orr.
Pago eder baten gerizpean gelatxo pobre bat atontzeko eskatu zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1080. orr.
Arte eta pago galantak, iturritxoa erdian, beti ura dariola. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.
Pago zahar baten gerria da. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 89. orr.
De Villon kondea ekarri zuen gogora, jaun alai txantxazalea, bere gaztelu aurreko pago urtetsuan urkatu eta haren gaztelua larrutua eta suntsitu zutena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.
Bidegurutze batean eguzkiak pago gazteen kimu zorrotz eta likatsuen gainean dir-dir egiten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 167. orr.
Pago hostotsu baten itzalean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 149. orr.
Gaua han egin ondoren pago loratu baten pean atzarri zelarik, [...]. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.
-Baina pago okerrak ere hain dira lerdenak batzuetan...! Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 110. orr.
Erabaki zuen lotara joatea, Umeen Pasealekuko pago negartiaren azpira. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 239. orr.
Pago oihana da Aralarren beste dohaina. Herria 2003-07-10
Zain oneko pago egurraz egindako uztarria. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.
Aizkorak pago-enbor bigunak bezain erabakigarri ebakitzen zituen brankak eraso-andanak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.
Pago ipurdi batean eseri zen, atseden hartzera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.
Haritz ezkurra, pago ezkurra, gaztain alea... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.
Haritz eta pago zurez eginiko eskailera monumentala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 165. orr.
Orain haatik toki horiek ezeztatuak dira, bidea pago landarez hainbat hartua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.
Lorategian parterre borobilak zeuden, kolore zuri eta horiko loreekin, eta magnolia aski handiak, inguruko basoko pago-lizarren aldean bigunak ematen zutenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Baserri aurre, ermita atze eta pago-lizar arteko zabalguneetan dantzan ibilitakoek ondo gogoan dituzte, oraindik ere, Faustinok gehien bisitatu zituen alderdiak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 53. orr.
Abiatzen ziren, ezkutatzen ziren garo artean gorantz begira pago-lizarren adar bakoitza aztertuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Hurbilago, belar sailetan sakabanatuta, garaiera askotako zuhaitzak ikus zitezkeen, denak ere pago-lizarrak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.
Esaten zien basomutilei: "Emaiozue lurra leku eder eta babes batean; berpizten denean ikus ditzala bere betiko pago-lizarrak". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.
pago enbor (6); pago lizar (3); pago lizarrak (3); pago lizarren (4); pago oihana (3); pago zahar (3)