Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haruntzaxego baso-oihan bat, pagadia edo hariztia edo horrela; eta azkenik, mendigune bat elurrez txuri dagona. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.
Hamar bat minuturen buruan borda bat begiztatu dute, pagadi baten erdian. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 51. orr.
Ez du deus arriskutsurik nabarmentzen jauregi inguruan, jauregi aurreko pagadian, erreka ondoko sasietan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 143. orr.
Lo dago pagadi, harizti eta pinudizko paisaia isiltasunean. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 10. orr.
Ordu erdi luzeko ibilaldia, mendiko bide aldapatsuan gora, pagadi ederra zeharkatuz. Berria - Euskal Herria 2006-04-14
Baztertu genuen bigarren basoa pagadi lerden bat izan zen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 128. orr.
Segur zegoen pistolariak azaldu behar zuela gurdibidetik behera errekaraino zabaltzen zen pagadi sarrian. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 95. orr.
Argitasun hartan, armadako masta-basoak neguko pagadi biluzia zirudien. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 115. orr.
Batzuk diote haatik ez dela oraiko bidea xoilki hobetuko, bainan gune batean bide osoki berri bat urratuko, pagodietan gaindi, ingurumena suntsituz. Herria 2004-01-22
Baserriko sorbaldan dagoen pagadi oinean aurkitu zuten Erramun, sastraka batzuen alboan.] Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 157. orr.
pagadian sartu (4)