Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paella (orobat paela g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian paella agertzen da) 1 iz arrozez, okelaz, arrainez eta abarrez prestatzen den jakia, jatorriz Valentziakoa.

Lau urterekin, jaitsi eta lehenbiziko egunean, paella jarri zidanan bazkaltzeko izebak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 122. orr.

Eguerdia Babel plazan, paella jaten eman ondoren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 324. orr.

Entsalada, paella on bat, ardi gasna eta udare tarta, kafea eta ondoko, denak 20 e (10 e gazteentzat).  Herria   2004-07-29

Paellak arrakasta handia ukan du eta berrehun bat afaltiar bildu dira.  Herria   2001-07-26

Bazkarian ere, 500 jende bildu zen eta ez zen prestatutako paella erraldoi hartarik deus ere soberan izan.  Herria   2005-05-12

Ikasi egin behar da arroz zuri zozoa paella eder bihurtzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 139. orr.

Etxerakoan paella bat erosi dut.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 155. orr.

Araba gunean 450 paella saldu ziren, taloak saltzeko guneak urtero handitzen dira eta, hala ere, ez dira sekula aski denen irrika asetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Goizean, paella lehiaketa.  Herria   2005-04-14

Izanen da jateko eta edateko manera arastiriko 6 etarik goiti, bereziki paella jatea trinketeko ostatuan.  Herria   2003-07-31

Aratseko 10 etan, parropiako gelan, paella jate.  Herria   2003-08-07

Iluntxean paela jatea, Eyherachar taldeak alaiturik.  Herria   2002-07-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

paella eder (6); paella eder bat (3); paella ederra (3); paella jatea (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus