Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pabana (orobat pavana; Euskaltzaindiaren Hiztegian pabana agertzen da) iz antzinako dantza, geldia eta zeremoniazkoa, XVI. eta XVII. mendeetan boladan egon zena; dantza horren musika.
Sekula ez zuen entzun biolin bat halako indarrez pabana jotzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.
Eszena girotzeko, Ravelen Pavana jartzen nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 195. orr.
Berehala, biolina salto eta jauzi hasi zen, eta soldaduak, kapeluak jantzirik, esku larruak ipinirik, bata bestearen atzetik jauzi eta salto hasi ziren, pabanaren soinua lagun. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.
Pabana luzea, pabana biribila, denbora amaigabeko pabana, gero eta arinago jotzen hasi zen Damián itsua, eta gero eta arinago erantzun da Rua juduak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.