Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gela hagitz egoki antolatua dago, ozta da ziega bat baino handiagoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 45. orr.
Demokraziak ozta zituen bost urte Francoren heriotzaz geroztik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 176. orr.
Duela hamar urte ozta zegoen ostatu bat Miarritzen; egun badira hiruzpalau "hotel". Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 70. orr.
Argitasun gorabeherarik gabe, zeren, galderaren gaia ozta ulertuz, ez bainuen algararik egiten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 43. orr.
Ikusten duzu, bada, nola jende guztia den inozoa, estua, eta gure adimenaren ahalmenaz uste handia duena, ozta gainditzen badu ere animalien sena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.
-Osasuna! -ez zeneukan ohiturarik, ozta busti zenituen ezpainak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.
Beren masailetako marrubi kolorea, beren begi alaien argi tanta, oihal latzak ozta ezkutatzen zizkien titi handitu eta tenteak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 205. orr.
Kanpin-gasaren argi tristeak ozta hausten zuen ilunpe batean egon ginen berriketan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.
Ikaraz dardarka, balantzaka, belaunek ozta eusten dizute zutik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 63. orr.
Trenez etortzea ez zaidala gaitz izango, neure erretira-etxetik ondoko geltokira ozta hiru kilometro daudelako. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 209. orr.
Paperezko mila bandera, bonbilla harietatik zintzilika, ozta mugitzen dira itsasotik datorren haize arinetan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.
Errekarri zuria, lehor; ozta han-hemenka ur xirripa urri batzuk hondartza aldera isuri. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.
Ozta-ozta ezagutzen nuen Martínez hura. Txillardegi «Putzu», 1999 - 203. orr.
Ozta-ozta eusten nion barregurari haiek hizketan entzunik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.
Ozta-ozta ausartzen zen zerbait jaten, ogi apurrak botatzeko eta platera zikintzeko beldurrez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.
-Hogei urte nituen ozta-ozta eta ez nuen inolako gogorik neure izenez izenpetutako libururik kalean jartzeko. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 181. orr.
Bien bizialdiak, batuz gero, ozta-ozta dira gizon zahar bakar batena lain. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.
Gizona ozta-ozta ausartzen da Siberiako estepetan edo Asiaren erdialdeko lautadetan barneratzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.
Esan nahi nioke belaunek ozta-ozta eusten nautela zutik; ez naizela ibiltzen hasteko gauza. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 177. orr.
Kalexkak estuak ziren, bi asto saskidun ozta-ozta gurutzatzeko modukoak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 215. orr.
-Ondo ulertu badut, ozta-ozta libratu gara! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 438. orr.
Zubi-begian ozta-ozta sartzen zen uraren emana, zubi-gaina ere putzu handi bat zen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 142. orr.
Daphnirako maldan gora, ozta-ozta aurreratzen gu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.
Léa, albora egin salto, eta ozta-ozta ez zen, bada, arratsalde ezin beroago hartan hirian barrena zebilen auto bakarraren azpira erori. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.
Hezurra eta azala besterik ez naiz, ozta-ozta jarraitzen dut bizirik. Elizen arteko biblia Jb 19,20
Oso apal hitz egiten zuen, xuxurla baino ozta-ozta goraxeago hasieratik amaierara arte. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.
Baserri isolatu batzuk ozta-ozta, edo jende xeheen txabola soilak! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.
Sorbaldak uzkurtu zituen, ezer ihardetsi gabe, eta agurtu ere ozta-ozta egin gintuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.
-Beldurra usaindu dik -esan zidan berak, ozta-ozta, larri antzera. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 98. orr.
Gutxi; poltsatxo bat ozta-ozta... Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.
Eta 22 batailoi bakarrik (liberalen heren bat ozta-ozta). Txillardegi «Putzu», 1999 - 248. orr.
Nik, berriz, nire sekretu izugarria nuen, burutik ozta-ozta baino kendu ezin nuen sekretua. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 27. orr.
-Ez dakidala ezer gero! -azken erasoaldiari ere eutsi egin zion Ostolazak, ozta-ozta baina eutsi. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 225. orr.