Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

otzandu, otzan(du), otzantzen (orobat otxandu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian otzandu agertzen da) 1 da/du ad otzan bihurtu.

Esklaboen artera botatako emakumea ez zen otzandu; alderantzizkoa gertatu zen, ordea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.

Amak jenio bizia zuen -urteak aurrera, asko otzandu da-, eta ni ez naiz isiltzeko jaioa -urteak aurrera, petralagoa naizela esaten dit amak-.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 29. orr.

Otzanduko duk orduan [gizona], txuria zintzurrean ipintzen diodanean!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 123. orr.

Egunero esaten zenioten gogor jokatu nahi bazuen bazenekitela jendea otzantzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 105. orr.

Jendeak aulkian eserarazi eta otzandu zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.

Lehengusu iharrak bazuen festa haren berri, baina ez zuen ezer esaten Campione azkarrak jakin baitzuen nola otzandu.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.

Zorionekoa, bere jauna otzandu eta egiazko bizira bideratu zuen emakumea!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.

33 urte ditu, baina urteek ez dute otzandu borroka egin behar denean.  Berria - Kirola   2004-04-08

2 (animaliak)

Pizti bihozgogorra otzandu egin zen  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1153. orr.

3 (gauzak)

Atertu du, otzandu da eguraldia eta, laino artetik kukuka hasi eta gero, eguzkia nagusitzen ari da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Urdinek bera kargatu zutenean ez zuen amorerik eman, eta pilota baztertuz Otxandoren indarra otzandu zuen.  Berria - Kirola   2006-02-26

Eneko Karrera Gipuzkoako EHNEko lehendakariaren arabera, administrazioaren baliabideak kudeatzeko esleipena «EAJren kontrolpeko» Abelur enpresaren esku utzita, aldundiak sektorea «otzandu» nahi du.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Ondorioz, hiriaz kanpoko landa-eremu zabala otzandu gabeko lur basatia besterik ez zen.  Berria - Kultura   2004-02-17

Kapitalismo basati baten nagusitasunaren ifrentzua baizik ez da estatuek ageri duten geldotasuna, Mendebaldeko aldi keynestarraren ezaugarri ziren gizarte-konpromisoek otzandu gabeko kapitalismo horrena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Hedabide hori otzantzeko saiakeratzat hartzen baitu laguntza eskaintza.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

4 (era burutua izenondo gisa)

Garai bateko harrokeriak apalduta agertu zaigun buruzagi otzandua. Zeuk ematen zenidan zeure burua opari, piztia otzandu baten gisan, nahieran joka nezan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 154. orr.

Oihuxka batzuk egin zituen Adelak, handik gutxira, itotzear zegoèn tigre otzandu bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 215. orr.

Landare otzanduak, etxekotuak, kalterik egiterik ez dutenak, hain dira gizenak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 252. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus