Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gernikako ospakuntza ikusteko propio etorriak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 260. orr.
Bada, "kiním" direlakoak zorriak dira, Egiptoko hamar izurrietatik hirugarrena, hain zuzen, banaka aipatzen eta kantatzen baitira izurriok juduen Pazkoaren ospakuntzan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 25. orr.
Gau horretan, jakitegian zer geneukan begira hasi zen Oriol, ospakuntzarako. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 186. orr.
Beasainen, bere hamaseigarren kapitulua ospatu zuen otsailaren 5ean Odolkiaren kofradiak, asko ospakuntza eginez egun berean. Herria 2001-02-22
Pazko-ospakuntza honela eratu zuten: apaizak beren tokietan jarri ziren, bai eta lebitarrak ere beren mailen arabera, erregeak agindu bezala. Elizen arteko biblia 2 Kro 35,10