Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oskoldun 1 izond oskola duena.

Ale-nahasketa aberatsa zen: ekilorea, artatxikia, arroza, basartoa, arto-beltza, garia, kakahuetea, arroz oskolduna, eta olo zuritua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.

Aurrerantzean umeak ez ziren emearengandik kanpo arrautza oskoldun batean garatuko (narrastiak), baizik eta sabel barruan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 221. orr.

2 irud/hed

Lurrunezko eta burdinazko oskoldun PYSBEko bakailaontzia.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 237. orr.

• 3 iz animalia artropodo errulea, gorputza bina luzakin dituzten segmentuez osatua duena, buru gainean bi antena dituena, zakatz bidez arnasa hartzen duena eta oskola duena. ik krustazeo.

Oskoldunen Erreinu zinez aintzatsua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 76. orr.

Alga xehetatik oskoldun txikietara, haietatik arrain gero eta lodiagoetara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.

Mintzo da beste arrain eta oskoldun guzien izenean kotsadura guziak salatuz, itsasoa gero eta gehiago funditzen duten kotsadura guziak...  Herria   2001-08-09

Angula, txangurro eta beste oskoldun frangoz arta hartzen zuela toki paregabe hortan.  Herria   2001-10-18

4 (hitz elkartuetan)

Merkatuko kale haietan isurtzen zen urak poztu egiten zuen, eta hango freskurak, itsas oskoldunen laztasunetik arrain gazituen usain mingotsera pasatzen zenak, alaitu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrain eta oskoldun (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus