Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertsona osasuntsuetan, badira leku bakan batzuk -maskuria eta birikak, esate baterako- esterilak, eta begiaren kanpoaldea ere izugarri garbi egoten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.
Esperimentu horietan, ikasle gazte osasuntsu batzuk ohean egon ziren bi astez, dieta normala hartuz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.
Ordura arte, esan zidan Honorék hatsanturik, ordura arte sekula ez zuen horren neska osasuntsurik ezagutu. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 12. orr.
Begira nuen, irribarretsu, zaldi hortz zuri osasuntsuak erakutsiz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 156. orr.
Bihotz, giltzurrun, birika edo gibel osasuntsu guztiek berdin funtzionatzen dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.
Madarikatua, artaldeko abere osasuntsu bat eskainiko didala agindu eta gero gaixoa eskaintzen didan gezurtia! Elizen arteko biblia Ml 1,14
Erretreta luze eta osasuntsu bat nahi diotegu dener desiratu. Herria 2004-12-02
Emakume hura landare mardul osasuntsua zen, haren irudian, baratzeko lurrustelean hazitakoa, barazkien modura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.
Gazteak nahiz zaharrak, indartsuak nahiz ahulak, mozkorrak nahiz lehorrak, osasuntsuak nahiz gaixoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.
Ez ditu zaurituak sendatuko, ez eta osasuntsuak bazkatuko ere. Elizen arteko biblia Za 11,16
Alderdi horiek ondo kontuan hartu gabe ezingo da etxe osasuntsurik eraiki. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.
Koadroko Elizabeth Siddal-ek, Rossetti-ren emazte eta prerrafaeliten modelorik eztienak, itxura osasuntsua du. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.
Pertsona guztiek eskubidea dute ingurune segurua, osasungarria eta ekologikoki osasuntsua izateko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 126. orr.
Mundu osasuntsuago baten alde! Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 56. orr.
Mundu guztiak limurtzen nau bere osasuntsu itxurarekin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 168. orr.
Imajinatzen ari ziren, beren onurarako, bizitza moderno osasuntsu, seguru eta gogobetegarria miragarriro present zegoela bat-batean hasitako orainaldi denboragabean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.
Globalizazio osasuntsu, justu eta demokratiko baten alde gaudenon eskuetan dago garaipena. Berria - Gaiak 2004-03-25
Osasuntsua izan naiz beti, eskerrak Jainkoari, eta oso gutxitan joan naiz ospitaletara. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 17. orr.
Ez zen osasuntsua eskrupulu burgesen mende bizitzea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 48. orr.
Zorionekoa, anaia gaixo dagoenean eta ezin ordaindu dionean, osasuntsu dagoenean eta ordaindu diezaiokeenean bezalaxe maite duen zerbitzaria! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.
Osasuntsu dagoen ganadua tiroz hil eta larrean usteltzen uztea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.
Aitarenera bizirik eta osasuntsu itzultzen banaiz, Jauna izango dut neure Jainko. Elizen arteko biblia Has 28,21
Gubbioko hiritar batek ere bere semetxo elbarria santuaren hilobira otzara handi batean eraman zuen, eta onik eta osasuntsu jaso zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.
-Ez al duzu Kirxa kafezalea ikusten, mando bat bezain sendo eta osasuntsu? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.
Osasuntsu iraunaraziko nauzu, zutik eutsiko zeure aurrean betiko. Elizen arteko biblia Sal 41,13
Lurrarekin harremanetan hazteko baizik, osasuntsu eta sendo. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 53. orr.
Globalizazio osasuntsu, justu eta demokratiko baten alde gaudenon eskuetan dago garaipena. Berria - Gaiak 2004-03-25
Gizakiek gizaki izate hutsagatik eskubideak baldin badituzte, orduan osasuntsu bizitzeko eskubidea dute. Berria - Gaiak 2004-05-26
Etorkizunean era guztietako gai eta produktu denak kontrolatu beharko ditugu guk, bizirik eta osasuntsu biziko bagara. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.
Hezurrak, osasuntsu iraungo badu, etengabeko tentsioan egon behar duela diosku Bassett-ek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 38. orr.