Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Osaba aitaren anaia zen eta izeba hiriburuan bertan jaioa. Aitor Arana «Onan», 2000 - 71. orr.
Eskaintzak zetozen aurrena: Lizi eta Sarari, osaba Juani, bere ama Carmeni, Obabako gure lagun Lubis zenari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.
Izeba Kontxi eta osaba Jontxo. Aitor Arana «Onan», 2000 - 67. orr.
Amona Casilda osaba Gabriel jaio zenean hil zen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 92. orr.
-Bada ni, osaba Felipe, berri on bat ematera etorri natzaizu gaur, eta oraindik ez dizut esan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 28. orr.
-Ez izan zalantzarik, osaba Kamil. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.
-Zure osasunaren alde, osaba Nat -esan zuen Tomek, edalontzia jasoz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.
Nire osaba Antoniorena da. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.
Etxeko telefonoaren ordez, gurasoenaz baliatzen dira, edo amorantearenaz, edo osaba apezaren etxekoaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.
Osaba eta "Tante Rose" 1841ean esposatu ziren oso gertu dagoen Notre Dame de Buglose-ren kaperatxo arkudunean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 119. orr.
-Badut Egipton anaia bat, zure osaba Xams Al-Din. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 40. orr.
Saulen osabak galdegin zien: - nora joan zarete? Elizen arteko biblia 1 Sm 10,14
Donald ahatearen osabak esaten zuen aipu bat ekarri zuen akordura. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 54. orr.
Horren ondoren, amaren aldetiko osaba baten etxera joan ginen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.
Baina nire izeba, osaba eta lehengusua bai. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 92. orr.
Zerraldoa gizon batzuek zeramaten, eta aita eta osaba ere han ziren. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.
Osabak aitarekiko bospasei urteko aldea besterik ez zeukala banekien. Txillardegi «Putzu», 1999 - 20. orr.
Izeba eta osaba begira-begira geratu zitzaizkion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 84. orr.
Osaba mediku ezin hobea zen, giza zuhurtziaz betea eta diagnostikorako sen finekoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.
Ikus nezakeen osaba, luzea, maltzurra eta gorria, bere bi esku iletsuez zerrikume bihurrituari eusten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.
Osaba ere polizia zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 13. orr.
Baina oraindik ere osaba zaitut, gustatu edo ez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 30. orr.
Zaldi gainean doalarik, osabarengana hurbildu, eta diotso: [,,,]. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 29. orr.
Gau hartan bertan, osabarenean egin zuen lo, ganbaran. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.
Osabarenean egon zen aldia eder begitandu zitzaion. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 143. orr.
Egunean-egunean erotzen ari baitzen izeba, aitaren aldetiko osabarenera joan ginen bizitzera. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.
Han osaba bat zuten, osaba Kahn, bertatik bertara inoiz ikusi gabea zuten osaba zahar bat. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 180. orr.
Mary Balester liotenantearen susmopean osaba adindua kontinentera preso eraman dute. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 60. orr.
Frantzillaberrin bazuten osaba aberats bat. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 209. orr.
Osaba militar erretiratu batek aberriaren aintzak eta izugarrikeriak kontatzen zizkion Rufini: [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.
Osaba harginak, Federicoren anaiak, beren etxean bizi ziren eta gu gurean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.
Osaba apaiz batek San Agustinen koadro zahar bat utzi zidala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.
Osaba argalaren familian denak ziren argalak, argala aita eta argala semea. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.
-Eutsi, iloba -erantzun, osaba gezurjarioak-, laster aurrekoak ez bezalako lorategi bat erakutsiko dizut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 212. orr.
Osaba gonazalea da, baina gonazale zuhurra, nolabait esateko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.
-Hire osaba faboritoa -irribarretsu bukatu zuen esaldia Alexek-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 33. orr.
Handik urte askotara, herentziaren desioa jada pasaturik eta Araujo osaba lizunaz nahi bezala hitz egin zezakeenean, [...]. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 48. orr.
Osaba agintzaileak agindurik, haurgaldu sifilidun bat familian ez zutela onartuko esan zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 141. orr.
Osaba estatu-kontseilaria aho zabalik geratu zen, harriduraren harriduraz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.
Batera bizi ginen aitita eta amama, amamaren bi ahizpa ezkongai, ama, neure osaba aitabitxia eta neu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.
15 ilabetetan Indako Elenaren joaiteak Agnés eta Jean François aitamak, aitatxi-amatxiak, izeba-osebak eta ahaideak dolu izigarrian utzi ditu. Herria 2004-10-07
Baina izeba-osabek ez zidaten baimen-orria izenpetu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.
Pentsatu zuen hobe zela izeba-osabekin hitz egitea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 83. orr.
Haurtzarako eta lehen gaztaroko pertsonaiak (izeba-osabak, lehengusua, aitona, eskola lagunak, adiskideak, egunkariko lankideak, lehenengo amodioak). Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 9. orr.
Amonaz eta amonaren etxeaz gogoratu naiz, izeba Fermina eta osaba Juliánez, bueno amaren izeba-osabak ziren. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 119. orr.
Gaztedanik Aldudera joan zen, han baitzituen alabaina izeba-osebak: Laurence Arrospide eta Martin Inda. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.
Mindegia osaba-ilobak, Olasagasti eta Iriarte Urrezko Aizkolarien lehia txikian, Urrestillan. Berria - Kirola 2004-06-02
Pribilegio handia izan da Oiartzungo herriarentzat Manuel eta Juan Mari Lekuona osaba-iloben sorterri izatea. Berria - Harian 2005-12-06
Eztabaida luze asko izan zituzten osaba-ilobek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.
Une hartantxe, lurra dardaran eta zartatzen hasi zen, eta osaba-iloben parean harlosa batek estaltzen zuen zulo bat agertu zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 212. orr.
Eta isilune bitxi bat sortu da osaba-iloben artean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 373. orr.
Marina, hemen eguberriak direlako etorri da, amaren parteko familia ezagutzera: aitona-amonak, osaba-izebak, lehengusuak eta, batez ere, Maria Bautista, 104 urteko amona, birramona. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 133. orr.
Galdetu nahi nion zenbat emakume izan zituen, zenbat osaba-izeba, lehengusu-lehengusina nituen nik Kuba osoan barrena. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 259. orr.
Haren hiru seme-alabak, berriz ere ponpox-ponpox jantziak, osaba-izebek eta lehengusuek inguraturik zeuden. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.
Ixtanteko bururat jin zitzaidan Magaliren osaba-izebak izaten ahal zirela. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 119. orr.
Bertako nagusiak osaba-izeba nituen eta haien seme-alabak lehengusu. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 137. orr.
Kontatuko dut nola bizi ziren, zer zaletasun eta ohitura zituzten osaba-izeba haiek. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 27. orr.
Osaba-izebak jende on eta amultsuak ziren, baina haien eta bere artean zerbait bitxi bazen. Ni sortzez zuberotarra, baina Milafrangan bizi naiz, osaba-izebekin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.
· Ttipiren osaba-izeba-lehengusuen kutsua harrapatu nien batzuei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.
Laster itzuli gara, ordea, osaba-izekok susmorik ote duten beldur baita Annamaria. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 45. orr.
Siziliarrak legez, asko izaten ziren gabonetan etxean: osaba-izekoak, lehengusuak, aitite-amamak... eta haien antzera jan, edan eta kantatu egiten zuten Etxebarrian. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 181. orr.
Horietako bat Aita Itxaso, gure aitaren aitaponteko eta osaba propioa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 45. orr.
Gure amak osaba propioa zuen Andres. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 199. orr.
Iturrioz doktoreak, Andres Hurtadoren osaba propioak, esan ohi zuen, inolako funtsik gabe segur aski, bi eratako gizakiak daudela Espainian, ikuspegi moraletik begiratuta: gizaki mota iberikoa eta semitikoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.
aita eta osaba (9); amaren osaba (6); australiako osaba (8)
ene osaba (11); erantzun zion osaba (5); gure osaba (27); hire osaba (23)
maddalen eta osaba (8); maite nuen osaba (5); nire osaba (45)
osaba andrzej (6); osaba argala (12); osaba argalak (13); osaba argalaren (5); osaba avdal khan (5); osaba benjamin (14); osaba benjaminek (9); osaba eta biok (29); osaba eta bion (5); osaba etorri (7)
osaba felipe (16); osaba felipek (9); osaba feliperen (9); osaba feliperi (8); osaba gradelle (6); osaba hil (6)
osaba ilobak (7); osaba ilobek (6); osaba iloben (5); osaba iturrioz (5)
osaba izan (7); osaba izeba (11); osaba izebak (10); osaba izebei (6); osaba izebek (22); osaba izebekin (10); osaba izeben (29); osaba izeben etxera (12); osaba jack (20); osaba jeff (8); osaba jeffek (5); osaba jeffen (5); osaba jim (9); osaba joanikot (164); osaba joanikotek (134); osaba joanikotekin (28); osaba joanikoten (84); osaba joanikotenganat (7); osaba joanikotez (8); osaba joanikoti (32); osaba juan (38); osaba juanek (48); osaba juanekin (9); osaba juanen (26); osaba juani (16); osaba kamil (39); osaba kamilek (36); osaba kamilen (10); osaba kamili (9); osaba lajosek (7); osaba lazaro (15); osaba lazarok (5); osaba nat (38)
osaba praixku (7); osaba praixkuk (5); osaba tomen (7)
osaba vernon (43); osaba vernonek (126); osaba vernonen (38); osaba vernoni (7); osaba xabier (15); osaba xabierrek (20); osaba xabierri (7); osaba zaharra (7)
australiako osabak (8); egin zuen osabak (8); erran zidan osabak (7); erran zion osabak (8); erran zuen osabak (7); esan zidan osabak (5); esan zion osabak (7); esan zuen osabak (10); gure osabak (10); hire osabak (5)
ihardetsi zion osabak (8); izeba osabak (5); nire osabak (10)
orduan osabak (9)
osabak erran (25); osabak erran zidan (11); osabak erran zion (5); osabak esan (10); osabak eta biok (8); osabak ihardetsi (6)
bere osabaren (13); osabaren etxean (12); osabaren hitzak (8)
zure osabaren (6)
osabari begira (5)