Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apirilaren 27a, ortziralea. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.
Astelehen, asteazken eta ortziraletan izaten nuen hitzordua Etxeberrirekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.
Denbora hartan, ortziraletan mehe egiten ginuen. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 140. orr.
Ortziralea jin zen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.
Iragan ortzirale gauan pausatu da 90 urtetan Graxiana Apeztegi, Irulegi Irungaraiko etxekandere izana. Herria 2003-01-14
Albeniz, espainiol musikariaz oroitu da Kanbo joan den ortziralean. Herria 2003-10-02
Ortziralean eta larunbatean, aratseko 9-etan, Heletan "gure baitako ilargiak", txotxongiko ikusgarria. Herria 2004-02-26
Baina ama ez ezik, ni ere hunkiturik atera nintzen, partikularzki biharamuneko sermoian, ortziralekoan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.
Lehengo ortziralekoaren gisako kamiseta tiranteduna zuen soinean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.
Ortziraletik iganderat, Azkainen, Kiroleta bilgunean, zaharki-feria. Herria 2005-07-21
Ortzirale gau hartaz bere bizi guzian orroitu zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 58. orr.
-Ortzirale arratsean helduko gaitun Donibane Lohizuneko geltokira. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 17. orr.
Ortzirale aratsean, Kanbon, "Beltzeria" antzerkia, Hiru Punttu taldearekin. Herria 2005-05-19
Iduri zuten baketzerat ari zirela Ipar Irlandes-ak, iragan Ortzirale Saindu batez egin akordio baten ondotik. Herria 2002-08-01
Ortzirale Sainduz: Pasionearen irakurtzea eta Kurutzearen adoratzea, Itsasun aratsaldeko 3 orenetan eta Luhuson aratseko 8 orenetan. Herria 2004-04-08
Bestalde, ortzirale sainduko elizkizuna, 7-etan beraz, euskaraz eginen da Getarian. Herria 2004-04-01
Girixtinoentzat barur eta mehe egunak direla, hauste eta ortzirale saindu egunak. Herria 2004-02-26