Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
orsai iz jokoz kanpoko egoera. ik offside.
Harekin ikasi nian dakidan guztia: penalti bat zer den, orsai bat -esaten zidan amonak-, baita futbol taktikak ere: WM, 4-2-4... eta auskalo zenbat gauza gehiago. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 12. orr.
Gaur egunera arte iritsi diren linierra, kornerra, orsaia eta enparauak ez dira gaur goizekoak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 68. orr.