Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haietako batean ezagutu zuen Santos, kide komunista batzuekin oktabillak banatzen, eta nola hurbildu zitzaion orrixka urdin bat eskainiz. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 48. orr.
EZKIA ikastolako bulegoa harritu da, ikastolaren irudia baliatua izan baita hauteskundeetako orrixka politikoetan. Herria 2004-03-18
Paper haiek nire gelan zeudela azaltzeko ez zen zaila izanen bestelako hamaika istorio sinesgarri topatzea: guzti-guztiek burbuilak bezain huts eta hutsal lirudikete orrixka zimurtu hauen aurrean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.
Hala, ikus dezakegu nola sortzen diren toles batzuk, "orrixka" batzuk, eta aurki nola bata bestearen gainean labaintzen diren, nola kiribiltzen eta desitxuratzen diren, organoak sortzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 121. orr.