Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
orrikatu, orrika, orrikatzen du ad orri-pasa aritu. ik orripasakatu.
Horrelakoetan beti orrikatu ohi zuen liburua aipaturiko orrialdeen bila. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 175. orr.
Liburua orrikatu eta gainbegiratuta, garbi zegoen lan politiko bat zela hura, anarkismoaren proselitismoa egiten zuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.
Julenek liburua orrikatu zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 115. orr.