Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zakuak hartzen, Nouvel Obs besapean plegatzen eta biloak orraztatzen segitu nuen, emozioaren aztaparrek lardaskatua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 180. orr.
Txoko ohartu zen Kerguelen komisarioak ez zuela orraztatzeko astirik ere ukan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 11. orr.
Baginituen guk bizpahiru Lafitte eskola emaiterat heldu zelarik: bazen batzuetan Lafitte iluna: sotana bera zinta gibelekotz aintzin erdi trebeska ezarria, bera gaizki orraztatua edo baterez, betaurrekoak (lunetak) lanbrotuak, gauaz lo guti egina edo halatsu orobat. Herria 2001-09-27
Gainera, haize gazituak orraztatzen dituen neska eta mutiko pollit, lerden eta beltxatuak miresteko ezinbesteko aukera ukanen duzu! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 10. orr.
Maianak Frantxuaren zetazko zaia orraztatzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 318. orr.
Blanxadia gelditu da bakarrik, iparrak orraztatzen duen porroskaz betezko hondartza. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 148. orr.
Oroz gainetik Euskal-Herri osoaren historiaz, lau liburu ja agertuak, bosgarrena, hemeretzigarren mendeaz, orraztatzen ari helduden ekainean plazaratzeko. Herria 2004-05-06
Jesu Kristo gure Jaunaren laguntzarekin ezartzen dugularik hemen erran dena eta urrunago erranen den guztia, Erromako Eliza Ama Saindu Katolikoaren eskutan, berak orrazta eta zuzen dezan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 99. orr.
Argitaratuak nituen liburuxkak berrikustea eta, marrazkiturik neuzkan beste zenbait lan orraztatzea, argitaratzea eta, azken eskuztatze baten ondotik uztea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 207. orr.
Gobernuak dauka aldiz lege berriak ez duela gauza handirik kanbiatuko, egina dela bakarrik 1952-an bozkatu legearen gaurkotzeko eta nolazpait orraztatzeko, arte huntan kanbiamendu frango izan delakotz mundu zabalean. Herria 2003-07-03