Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguerdian, lanetik itzuli, garbitu, alkandora eta zapatak aldatu eta orrazi busti batekin ilea orraztu dudalarik, ahizpengana joan gara. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 45. orr.
Gure etxeko orraziari hamar hortz baizik ez zaizkio geratzen eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.
Poltsatik orrazi handi bat atera, mutila makurtzera behartu eta bizpahiru pasada bizkor eman zizkien lasto itxurako ile bihurriei. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 226. orr.
Erretzen ari zen, liburu lodi bat besapean, eta bere bakero-galtzen atzeko poltsikotik orrazi berde bat ageri. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.
Peterrek sirenen orrazi bat eman zion Wendyri. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 117. orr.
Arreba Ernestinak ekarri ditu konketa, orrazi estu bat eta ozpina platertxo batean. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 92. orr.
Marfilezko orrazi bat harturik, presaka orrazteari lotu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.
Nirea den kareizko orrazi bat alkandorako sakelan duela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.
Plastikozko orrazi batez hautsa prestatu eta saltxitxa tamainako lerroak sudurreratzen zituen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.
Gizon txikiak zerumugaren amaieran begiztatu du Manhattan hegoaldeko etxe-orratzen luze mehar mailakatua, orrazi irregular baten segida hautsi hura. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 45. orr.
Orrazi estuagoa behar du, inondik ere, irudiari barik hizkuntzari pasatu behar zaiona. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 122. orr.
Axenariok lehen orrazi-kolpean hartu du aurrea. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 93. orr.
· Chillidaren haize-orrazi heroikoak eta era berean Schanabel-en kitcha, premodernia eta posmodernia aldi berean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.
Rosiek apain-orrazi bat ipini berria zuen bere ile beltzezko mototsean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 416. orr.
urrezko orrazia (7)