Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oroimen (orobat oroitmen g.er. orroimen g.er. eta orroitmen g.er.) 1 iz ikusi, entzun, ikasi edo sentitu diren zerak gogoan gordetzeko eta gogoratzeko ahalmena; gogoa, iraganeko oroitzapenen gordelekutzat hartua.

Oroimen, adimen, nahimenak bat dira esentzian, hirutasun erlatiboa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 318. orr.

Nik, gogo naizen honek, harremanak dauzkat nire adimen, nahimen eta oroimenarekin.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 21. orr.

Oroimena zerbait gogoan gordetzeko ahalmena bada, Ingo ez zen niretzat oroitzapen bat: ez nuen ezagutu, eta etxean ez zegoen haren argazkirik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

"Oroimena" deitzen diogun zer hori ez dela ezer, "oroitze" prozesu dinamikoak baizik ez direla existitzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Kortexa da, batez ere, ikasteaz, oroimenaz, emozioez eta pentsamendu abstraktuaz arduratzen den garun atala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Berrikiago, oroimenaren teoria biokimikoa defendatu da kartsuki.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

Oroimena datu-base gisa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.

Oroimena nemoteknia gisa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 218. orr.

Oroimena eta gogoangarritasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 219. orr.

Oroitzen du kontatu zuen istorioa... eta orain oroimen horretako itzal ezezagun batek jauzi leun bat egin du eta bere bizitzan sartu zaio nolabait, lotsati, mireskor, gorrituta.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 122. orr.

Horrenbestez, ohartzen nintzen ez zela oroimenaren ariketa hutsa; herriminaren ariketa ere bazen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Ez zen gehiago itzuli ez gorputz ez arima ez oroimen sorterrira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 262. orr.

Ahula baita oroimena, gaitza iraganaren mapa osatzea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 58. orr.

Baina orain, hainbeste oroimen berpiztu eta gero, haren gorputza [...] ukitze hutsaz, haragizko desiraren ziztada bizia sentitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 320. orr.

Oroimena lantzeko plazaratzen diren gidaliburu modernoetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 219. orr.

Gertaerak erregistratzeko norberaren metodoak hobetzea da oroimena hobetzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.

Oroimenak huts egiten ez badit, halaxe esan nion nik: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.

Ez dakit oroimenak nahastu egiten nauen, baina esango nuke gau hartaz gerokoa izan zela nire bizitzako boladarik ederrena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 159. orr.

2 (erkaketa edo metaforetan)

Gau batean gertatuarekin bete nahi zuen nonbait bere oroimenaren zulo hondorik gabea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 21. orr.

Oroimenaren ganbaran iragana dago, baina iragan hori ez dago finkatua, ez dago osatua, ez da beti bat eta bera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 33. orr.

Une hura nire oroimenaren uretara iritsi zenik ere zalantza egiten dut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Oroimenaren ur handietan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 73. orr.

Hona hemen ni ene oroimenaren landa, leize eta ezin konta ahalko hartzuloetan, ezin konta ahala mota gauzez neurrigabeki beteak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 248. orr.

Musika baita oroimenaren kutxa irekitzeko giltzarik egokiena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.

Gutako bakoitzaren baitan, kimera-indar amaigabe bat dago, hots, oroimena, munstro beldurgarria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

3 (leku atzikikiekin)

Egia da gauzak oroimenera datozela haiek gertatu diren lekuetara itzultzean!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.

Pitagoriko zintzoa inoiz ez baita altxatzen bezperako gertaera guztiak oroimenera ekarri arte.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 387. orr.

Peroren aurpegia eta izena, ostera, ez zitzaizkidan egundaino oroimenetik joango.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 226. orr.

Tristura guztiak oroimenetik ezabatzeko ahalmena duten hitz lasaigarriak, ahapeka esanak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.

Noizbait sentitu dugunaz galdetzen bazaigu, ez ditugu ematen aditzera gauzak, haiek oroimenean utzi eta irarritako irudiak baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 193. orr.

Esan ohi dugu oroimenean zerbait gorde nahi dugunean; ez dugu galdetzen "zein da gauza honen hitza?".  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 187. orr.

Ohitura haiek zaharren oroimenean gordetzen ziren, baina pixkanaka lege edo ohitura idatzi bihurtu ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.

Baina ez zegoen grabaziorik, soilik nire oroimenean gelditutako hitzak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Ahaztu egin nahi zenuke oroimenean iltzaturik geratu zitzaizuna, gogo gutxi duzu galdetzeko nor zen hildakoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.

Hainbat urteren buruan, leku hura oroimenean jiraka hasi zitzaidanean, beste izen bat eman nion nik: Obaba.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Erabat itsutzean, bere oroimenean miatu besterik ez zuen izango, liburutegi batean bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez dut urtaroaz oroimen garbirik ere, eta barkamena eskatu behar dut horregatik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 165. orr.

Neure oroimen lanbrotsuan apenas dudan horren arrastorik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.

Oroitzapenetatik tiraka hasten den idazlea ez dela oroimen oneko pertsona, oroimen onekoak ez baitu oroitzen nekatu beharrik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 143. orr.

Irakurle arretatsua zen, oroimen sendokoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.

Gezurtiak ezin oroimen kaxkarra izan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

Oroimen eskasa dute frantsesek.  Herria   2005-07-28

Nahikoa zen begirada bat ematea erakusketari, oroimen miragarria zuela ohartzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 159. orr.

Ikusmenezko oroimen miragarria zuen, eta bazirudien aski zituela segundo batzuk, eraikin edo hiri-ikuspegirik konplexuenak bereganatu, eta xehetasunik ñimiñoenak gogoan edukitzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.

Nire oroimen kamutsak jazartzeko zenbat denbora behar, horrenbertze iraun zuen liluramenduak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Hitz haiek oroimen izoztuaren erdian bizitzaren aldeko musika bat berritu baliete bezala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 152. orr.

Pertsona batzuk oroimen harrigarria dute beren izaera genetikoari esker.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.

Bere oroimen "fotografikoa" zela medio.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Irudimenezko oroimenak, pertzepzioaren une iragankorrak biltegiratu ez ezik, haiek eraldatu, urrundu, bizkortu, eta azala kentzen die.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.

Berezko oroimenaren eta oroimen artifizialaren arteko bereizkuntzarekin batean, epe laburreko eta epe luzeko oroimenak bereizten dituzte adituek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.

Zehazkiago, oroimen testuinguruduna -edo "episodikoa"- zen Gregek hain nahasia zeukana.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Haren oroimen semantiko deritzona nahiko osorik zegoen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

5 (izenondoekin irud/hed)

Esan eta egin zituztenak kondaira-liburuetan jasorik daude, Irlandaren oroimen suharrean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.

Liburu guztiek ez dutela oroimen kolektiboan gordetzea merezi.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 57. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Taj Mahal [...] saminak eraikitako oroimen-etxe ederrena da, hilobi liluragarri bat, negar egiteko eta oroiminak barreneraino hunkitzeko bazter zoragarria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.

Zerbait ikasten denean, ezkerreko hemisferioan ezartzen da oroimen-arrastoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.

Gero, oroimen-sorgintzea egin behar izan nien, ezer gogora ez zezaten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 249. orr.

Garuneko beste alde batzuetako lesioek beste nahasmendu batzuk sor ditzakete sentimen nahiz mugimenean, mintzamenean nahiz pertzepzio-, ezagumen- edo oroimen-funtzio espezifikoetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Baliteke oroimen-forma sinpleenak behinik behin garun-enborrari loturik egotea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Beste oroimen-eredu batzuen kasuan bezala, proposamen hori ere ezin da esperimentuz frogatu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

V4ko zelulek hipokanpoko eta kortex prefrontaleko oroimen-sistemetaraino bidaltzen dituzten informazioen isuriaren etenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Lobulu tenporalaren oroimen-sistemaren garraio-funtzio hori argitzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

Ez zuen behar ez oroimen-suspergarririk, ez aide-mémoirerik, ez zirriborro edo oharrik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.

Honela, Historia naturalaren oroimen-eremua, Tourneforten ondotik, bereziki estua eta bere formetan behartsua agertzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

Gizakien aurrean auzitan erabilitakoaz segurantzarik eza gerta zitekeenez, oroimen-bidea erabil zitekeen epaimahaia biltzen zen guztietan, par record izeneko auzibideaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 234. orr.

Ez zen oroimen-irudimenetan agertzen zitzaidan bezalakoa, ametsezkoa eta ilargi-argiak argitua.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Haren argazkia zen oroimen-negatiboan agertzen zitzaiona.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 91. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azpimarratzekoa da X. liburua, non giza oroimenari buruz egin diren azterketarik sakonenetarikoa burutzen duen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 22. orr.

Bere zuzentzaile-oroimena bertsoz eta prosaz beteta dago, puskak, zatiak dira, baita esaldi osoak ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 216. orr.

8 oroipena, oroitzapena.

-Gure lehen amodio gauaren oroimen, kaligrafiatu nituen ideograma hauek eskaintzen dizkizut.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

Urte gutxitan zauriaren oroimena besterik ez da geldituko eta, noski, ez bata ez bestea ez zarete ezeren errudun.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.

Eta oroimenetan murgilduta segitu zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus