Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hango geletan zer nolako aberastasun, luxu eta ornamentu miresgarriak dauden. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 124. orr.
Zilarrezko apaingarriz eta bertzelako ornamentuz betea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 153. orr.
Erromatar lege batek erabakitzen du itsu batek ez daukala auzitara jotzerik, ez dituelako magistratuen ornamentuak ikusten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 262. orr.
Jerusalemgo jauretxe handi ederrean, ornamentu ederrenetarikoa zen urrezko mahatsondo distiratsua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.
Haren biloba Pepin errege koroatu zutenean, hura zeremonia bat gehiago izan zen, eta mamu bat gutxiago; errege-ornamenduak besterik ez zituen eskuratu hala, eta ezer ez zen aldatu nazioan «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.