Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
orkestral 1 izond orkestrarena, orkestrari dagokiona. ik orkestra 3.
Lan orkestrala egin dugu: orkestra bat entzungo bagenu bezala da, baina dena pianoz egina. Berria - Kultura 2006-04-30
Kontzertuaren bigarren atalean, Mussorgskyren Gau bat mendi soilduan eskainiko dute, «akelarre baten irudi orkestrala», Rafael Sanz-Espert Bilboko Udal Bandako zuzendariaren hitzetan. Berria - Kultura 2004-10-21
Paleta orkestrala ederki erabiltzen du, bere sinfonietan orkestra handia behar da, XIX. mendeko erromantizismoaren bidetik. Berria - Kultura 2004-05-02
2 (izen gisa) oskestrarako musika-lana.
Pop-rock disko batekin estreinatu zen bakarka (Vintage violence), baina jatorrietara itzuli zen berehala The academy in peril orkestralarekin. Berria - Kultura 2006-02-16