Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezer larririk ez, bihurritu txar bat orkatilan, baina ezingo zela oinez joan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.
Gutxienez sei aste beharko zituen eskuin orkatilan zuen bihurritu bikoitza osatzeko. Berria - Kirola 2006-01-13
EAEko Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, eskumuturretan eta orkatiletan ebakiak zituen. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Orkatileko lotura minduta dauka. Berria - Kirola 2004-09-16
Cipollinik orkatileko hezurra ez dauka hautsita. Berria - Kirola 2004-05-13
Ahotik lerdea zeriola, zapatilla erdi erantzita eta galtzerdirik gabe, orkatilan zauri gorria begibistan. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 65. orr.
Ronek orkatiletatik heldu eta buruz behera jarri zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.
Williams andrea emakume handia eta sendoa zen, bular-harroa eta zango-mardula, eta handituak zituen orkatilak zapata punta-finen gainean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.
Orkatila ere oso minduta daukat orain, hoztu ondoren. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 84. orr.
Orkatila gorritu puztua aztertu ere egin gabe, Xang doktoreak orratz batzuk sartu zituen Uilen hankan, kotoi esterilizatu batez garbitu ondoren. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.
Orkatilan xiringa bat du sartuta. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.
Orkatilak kateaturik dauzkaten gizonak uretara doaz. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 100. orr.
Hewittek min hartu zuen ezker orkatilan eta lotu egin zion medikuak. Berria - Kirola 2006-01-20
Galtzontziloak orkatiletan eta ukalondoak belaunetan, buruari esku biez eusten zion. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 152. orr.
Han, presaren presaz, orkatila bihurritu dut espaloian Gelditu zaiok hanka erruedapean eta, sustoarekin atzera erori duk eta, krak! Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 82. orr.
orkatila hautsi zaiok. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 55. orr.
Taliban ezkutu baten tiro trebeak orkatila txikitu zion Afganistango Tora Bora menditsuko labarretan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 40. orr.
Oinetakoaren barruko azalaren ukipenak, luzaroan, orkatila urratu eta zauriak sortu zizkidan alderik bigunenetan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.
Beste bat trapu batekin orkatila nolabait lotzen hasi zitzaion. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 45. orr.
Hiru ezteneko koilarea jarri diote, etzaterik izan ez dezan, eta katez lotu dizkiote orkatilak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 307. orr.
Uretara bota dute emakumea, esku-orkatilak bilur burdinazkoez lotu ondoren. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.
Ezkerreko hanka zeukan harrapatuta, eta tramankulu horzdunak estutu egiten zion orkatila. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.
Lepazurrun-kiratsa zerion pomada batez, orkatila ubeldua igurtzi zion Jonathani Léak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 218. orr.
Aza bukatua zuten, eta txerriki ketuaren orkatila-hezurrak pila batean zeuden plateretan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.
bihurritutako orkatila (3); eskuin orkatila (5); eskuin orkatila bihurritu (3); ezker hankako orkatila (5); ezker orkatila (4); orkatila bihurritu (47); orkatila bihurritu du (7); orkatila bihurritu zuen (24); orkatila bihurritu zuenetik (3); orkatila bihurritua (3); orkatila minduta (7)
orkatilako arazoak (3); orkatilako lesio (3)
eskuin hankako orkatilan (6); eskuin orkatilan (11); eskuineko orkatilan (3); ezker hankako orkatilan (4)
ezker orkatilean (4)