Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

originaltasun (57 agerraldi, 21 liburu eta 14 artikulutan; orobat orijinaltasun 45 agerraldi, 11 liburu eta 3 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian original agertzen da) 1 iz originala denaren nolakotasuna.

Originaltasuna esaten dudanean, gure baitatik datorren esperientziaz eta sentsazioez ari naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 90. orr.

Originaltasuna bilatzea, sentsazio berria lortzea, argi eta garbi aitortutako helburua da artean XIX. mendeaz geroztik gutxienez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Orijinaltasunaren kontzeptuak indarra hartu zuenetik, edo, txanponaren beste aldetik esanda, plajioa moralki gaizki ikusia eta lege aldetik ere kondenagarria izaten hasi zenetik, egonezina hedatu zen literatur gizartean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.

Gure amaren originaltasuna etxetik kanpo lan egitea zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 29. orr.

Ikasle baten idazlanari, adibidez, ez zaio eskatzen ikertzaile batenari eskatzen zaion zorroztasun, originaltasun edo sakontasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 329. orr.

Argumentuak gutxitan liluratu izan nau, liburu batean ez baitut istorioaren originaltasuna bilatzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 32. orr.

Horrela aurkitzen dugu, Weberren arabera, Mendebaldeko hiriaren originaltasun erabatekoa izan zena: alegia, Antzinaroaz geroztik, gizaki libreak biltzen dituen komunitate bat osatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Burke jaunaren imitatzaile ugariek apur bat marguldu dute haren jokamoldearen orijinaltasuna.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.

Ateek kartzela batekoak dirudite eta bebarruko postontzi koloretsuek (bada bat kuku-erloju baten zurezko eskeletoarekin egina) etxean bizi diren auzoen originaltasuna salatzen dute.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 120. orr.

Perugiako Legenda frantziskotar mugimenduaren originaltasunaz mintzo zaigu, tradizioko molde aszetiko zaharrak puskatzen dituenaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

Zure, edo nire, edo gure liburua originala izatea nahi badugu, kasu honetan, eta dena idatzita dagoenez, originaltasun posible bakarra jada idatzita dagoen pasarte batez baliatzea da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 79. orr.

Hala erran daiteke ezen osaba ezin originalagoa zela eta originaltasunak galdu zuela, Ofizio Sainduaren garaziaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 427. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Tematika ezberdin batekin arriskatzea, ezezagunak diren obra batzuekin, nire ustez, originaltasun puntu bat eman dio.  Berria - Kultura   2006-03-31

Han ere, noski, mota guztietako nortasun eta izaerak zeuden, denak ezberdinak, beren originaltasun ukituez, baina denak sartzen ziren "neska arrunten" taldean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus