Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

original (253 agerraldi, 59 liburu eta 90 artikulutan; orobat orijinal 87 agerraldi, 39 liburu eta 18 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian original agertzen da) 1 izond kopia edo imitazioa ez dena, berritsunagatik nabarmentzen dena.

Orri hauetan zehar -esan zuen Ruche jaunak, liburuko orriak kontu handiz pasatuz-, alor berri eta erabat original bat sortzen da: aljebra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.

Haren lana, pentsamendu espainol original bat badagoena frogatzeko, Menéndez Pelayo adiskide gazteago eta jantziagoak jarraitu du. iMac ordenagailuaren diseinu originalarekin bat etortzeko, sagua eta teklatu bereziak diseinatzea erabaki zuen Applek.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 35. orr.

Neurria ez da originala, Frantziaren auzoetako batzuek jada erabiltzen baitute; Belgikak, Alemaniak eta Italiak, esaterako.  Berria - Ekonomia   2004-05-09

Oso originala iruditzen zait ikuspuntua.     «Kuskue tanden», 2004 - 169. orr.

Historiaren ikuspegi hori ez da oso originala Worringerrek proposatzen duen garaian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Erregimen sekularrarekiko burujabetasun orijinal horren indarrez, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Argumenturik originalenak, konparaziorik adierazkorrenak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 316. orr.

Perugiako Anonimoa ez da konpilazioa, obra originala baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 462. orr.

Plajio batek, paradoxaz, hain orijinala ematen bazuen, zer zen orduan orijinaltasuna?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.

Gero, originala izan nahi zuen bira turistiko txiki bat egiten genuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 90. orr.

Inolaz ere originala ez den lan akademiko batek ez du batere balio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 363. orr.

Ez da oso originala hain mindurik egotea halako egun batean, maitearen galtzea iritsi denean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 88. orr.

Ez da gai berria euskal literaturan, eta ikuspegiak ere ezer gutxi du originaletik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 99. orr.

Argudiabidea, izan ere, baliagotsuago baita argudioak modu original eta harrigarrian formulatzen direnean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 184. orr.

Stanislaus Dembak ez zuen oso modu originalean hasi elkarrizketa, irakurgaiaz galdetu baitzion andereñoari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 32. orr.

2 (pertsonei buruz)

Jende originalak eta bere gisakoak ez dik berdinetik berdinerat egiten, baina berdinetik hoberat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 138. orr.

Pertsona originalak behar dira munduan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Morroia orijinala duk behintzat, ez zaik iruditzen?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 172. orr.

Eskalatzailea da, halaber, Erri de Luca, azken urteotan Italian sortu den narratzaile orijinaletakoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.

Oso originala iruditu zitzaidan eta "mutil honek zerbait berezia dauka, zerbait desberdina" pentsatu nuen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 79. orr.

Maite nuen, finean, originala zelako eta gizon maitagarria zelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.

Originalagoak izateko eskatuko nieke futbolari, entrenatzaile eta agintariei.  Berria - Kirola   2006-01-17

Originala izateko ahaleginean, eguraldiari edo egoera politikoari buruzko topiko lagungarriak saihestu nahi izaten ditut, eta, blokeaturik, zentzurik gabeko kontakizun aspergarrietan galtzen naiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.

• 3 izond/iz jatorrizkoa.

-Txosten originalaren kopia emango dut.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 174. orr.

Horretarako noski, testu originalak aztertu beharko lirateke erne.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 214. orr.

Egitasmo originaletik, soilik oinplanoa errespetatu zuten, hots, zimenduak.  Berria - Kultura   2006-02-07

Danborradan parte hartzen dutenek jantzi originalak daramatzate.  Askoren artean   «Rataplan» - 20. orr.

Bitxia da bertsioa: originalean aita da aberatsa dena eta ama berriz ederra.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 20. orr.

Inoiz ikusi dudan alderik handiena egin zait erreprodukzioen eta orijinalen artekoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 74. orr.

Badira euskaltzaleak frantsesezko orijinala eta euskal itzulpena elgarrekin parekatuz irakurtzen dituztenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 149. orr.

Taldean, talde-lana egiten nuen: besteen originalak makinaz pasatu eta antzerakoak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 38. orr.

Zuri, Mr. James, entregatuko dizut originala eta zu arduratuko zara fotokonposaketa eta inprimategiaz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 68. orr.

Jakin nahi nuela, dena dela, zein ziren originala zeukaten beste idazleak, eta zentzurik ba ote zuen nik egitea, beste norbaitek lehenago burutuko bazuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 170. orr.

Haren aurrean, kopia bidez oso ezagunak zaizkigun obren originalek eragiten duten zera hori sentitu nuen, zeluloidezko pertsonaiak hezurmamiturik ikusteak eragiten duenaren parekoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Baina une honetan gure ardura ez da hori, txostenaren originala baizik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 279. orr.

Hala ere, egileak originalari beste orrazkera bat eman beharko dio inprimategira igorri aurretik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 54. orr.

Originalak squalus dio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 579. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus