Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elizaren barnean begiak alha zeuzkan, hemen ezko-argiak, han bitrail koloretsua, hantxe oraino orgina erraldoiaren metalezko hodiak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.
Ttipi ttipitik, amatxi entzun eta ikusi du etxen edo elizan orgina joiten. Herria 2004-12-09
Tillous apezak orgina ttipi batekin musikan laguntzen ditu eta kudeatzen kantariak. Herria 2003-12-18
J-Mixel Bedaxagarren kantu xoragarria, herritar batek eman aurreskua, ama batek irakurtu olerkia eta parropiako kantoreak eman Alleluia hura, Ttoma Ospitalek orginan lagundurik. Herria 2004-08-12
Ortzirale aratsean, Baigorriko elizan, orgina kontzertua, Christoph Keggenhoff-ekin. Herria 2005-06-09
Larunbat arte, Miarritzen, Jondoni Martine elizan, nazioarteko orgina lehiaketa berezia. Herria 2003-04-10
· Kantaldi hori Urruñako eliza orgina berriaren fagoretan emana izanen da, "les Orgues d'Urrugne" elkartea antolatzaile. Herria 2003-07-03
Francisco Madina oñatiarra (1907-1972) fama handiko orgina-joilea izana da. Herria 2005-11-17
Jean Larrieu donzahartarrak ditu 500 kantariak gidatu, Maritxu Sahores garaztarra zelarik orgina-joile. Herria 2004-11-18
Fraide ixil hori ezagutzen zuten Beloken dabiltzan guziek: hori zen komentuko ofizioetako orgina joile musikari exti eta fina, liturgi erakasle trebea. Herria 2002-07-18
Martxoaren 10ean, Miarritzeko San Martin elizan, aratseko 9etan, herriko koralak, txistulariak eta Laurent Ridoulet orgina joile famatua. Herria 2005-03-10